Borrar
Asteartean hasiko da nazioarteko zinemagintzako hitzordu garrantzitsua Cannesen. EFE

Euskal zinemagintza, Cannesen

Ezagutzera emango diren lanez gain, Euskal Herriko industria zinematografikoaren inguruko hitzaldia ere antolatu da

DV

Donostia

Asteartea, 16 maiatza 2023, 14:10

Comenta

Nazioarteko zinemagintzako bi hitzordu garrantzitsuenetakoak direnak, Cannesko Zinemaldia eta bere industria atala, Marché de Film, gaur hasiko dira. Azoka ospetsua maiatzaren 24ra arte egingo da eta euskal ordezkaritza izango du berriro hainbat sailetan.

Alde batetik, Sitgeseko Zinemaldiak Carlota Peredak zuzendu eta Bixagu Entertainmentek ekoitzitako 'La ermita' proiektua aukeratu du Fantastic 7 atalean parte hartzeko. Sail horretarako, mundu osoko zazpi jaialdi ospetsuk proiektu bat aukeratu dute, inbertitzaileen, ekoizleen, banatzaileen eta nazioarteko salmenta-agenteen aurrean pitching baten bidez aurkeztuak izateko. Gainera, sail honek Alex de la Iglesia zinemagile bilbotarra hautatu duela edizio honetako aitabitxi gisa.

Bestalde, ZINEBIk film luze dokumentaleko lau proiektu aurkeztuko ditu Cannesen, eta hautatutako lanen artean 'Itoiz_Udako Sesioak' dago, Larraitz Zuazo zuzendariaren eta Doxa Producciones ekoiztetxearen pelikula. Mutrikuko eta Ondarroako bost gaztek osatutako talde historikoaren aztarna material guztiak biltzen dituen dokumentala da.

Euskal animazioa Marché du Film azokan egongo da bi parte-hartzailerekin 2cool4school atalean, mundu osoko talentu gazteenen graduazio lanak ikusarazteko balio duen saila, Bertan Pablo Rioren (DigiPen Institute of Technology Bilbao) 'Conej Steps Out' eta Laura Ibañez Lópezen (Elías Querejeta Zine Eskola) 'Corpúsculos' aukeratu dituzte. Gainera, Revelations. New Spanish Animation Short Films atalean Martin Romeroren 'To Bird Or Not to Bird' proiektua hautatu dute; Bilboko Uniko enpresaren hurrengo ekoizpenetako bat.

Informazioa eta hitzaldia

ICEXen eskutik, eta aurten Espainia Ohorezko Herrialde Gonbidatua dela kontuan hartuta, Basque. Audiovisual ekimenak berriz ere stand bat izango du, hitzordura joan diren euskal lanei buruzko informazioa emateko. Horretarako, jaialdi bakoitzari dagokion katalogo digitala egin da eta, aldi berean, azokan izango diren lanak aurkezten dituen bideo txiki bat ere proiektatuko da stand-ean.

Gainera, ostegunean, hilak 18, Palais Stage-n eta Fantastic Pavillion Conferencen barne, euskal profesionalek 'Basque Country - The Land of the Fantastic' hitzaldia eskainiko dute. Solasaldian parte hartuko dute Josemi Beltran Donostiako Udaleko Zinema Unitateko arduradunak, Iñaki Gomez Irusoineko ekoizleak, Carlota Pereda zuzendariak eta Paul Urkijo 'Irati' o 'Errementari' filmen zuzendariak. Bertan, Euskal Herriko industria zinematografikoaren egoeraz eztabaidatuko dute Mónica García Massagué Sitges Fundazioko zuzendariak moderatutako hitzaldi batean.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Euskal zinemagintza, Cannesen

Euskal zinemagintza, Cannesen