

Secciones
Servicios
Destacamos
DV
Donostia
Viernes, 18 de abril 2025, 18:42
Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusak Udako Campusaren hirugarren edizioa antolatu du, DBHko 3. eta 4. mailako eta Batxilergoko 1. mailako ikasleei zuzenduta, beraien etorkizun akademiko, pertsonal eta profesionalari buruzko hausnarketa egiten laguntzeko helburuarekin. Campusa ekainaren 23tik 27ra burutuko da, eta tokiak mugatuak direnez, izen ematearen hurrenkeraren arabera esleituko dira.
Ekaineko azken aste honetan, parte hartzaileek hainbat jakintza arloren eta lanbideren atzean dauden eduki eta esperientzia inspiratzaileenetatik ikasteko eta horiek guztiak lehen pertsonan bizitzeko aukera izango dute. Xabier Riezu Donostiako campuseko errektoreordearen iritziz, «Udako campusa unibertsitateko esperientzia bizitzeko aukera bat da, leku askotako pertsonekin lagunak eginez eta zenbait ikasketa, jakintza arlo eta lanbide ezagutuz»
Zehazki, eskaintza zabala prestatu da hirugarren edizio honetan parte hartu nahi duten ikasleentzako: teknologiak gure bizitzako alderdi guztietan duen garrantzia ezagutzea, enpresa batek nola funtzionatzen duen jakitea, ingurumenaren alde lan egitea, paziente bat nola zaindu edo bihotz-biriketako bizkortzea nola egin jakitea, kirolean lankidetzak duen garrantzia esperimentatzea, Zuzenbide benetako arazoak konpontzeko baliagarria dela ikustea... Jarduera horietan guztietan, irakasleak eta adituak arituko dira, ikasleei beren kezkei hobeto erantzuten dieten ikasketei buruzko aholkuak eta hautu bakoitzaren zentzua ezagutzeko gakoak emateko. Parte hartzaileek bi ibilbide elebidunen artean aukera dezakete: euskara-ingelesa eta gaztelania-ingelesa.
Gainera, eta hala nahi izanez gero, arratsaldez hainbat jarduera egiteko aukera eskainiko dira, horien artean, surfa, hondartzako boleibola, hiria eta bertako txokorik onenak ezagutzea, kayak, Igeldoko funikularra... eta, nahi izanez gero, 'udaleku' aukera ere bada, The Social Hub egoitzan ostatu hartuta. Horrela, Deustuko Unibertsitateak beste lurraldeetako gazteak ere erakarri nahi ditu Donostiara egun batzuk igarotzera.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.