«Beste kultura batzuetako umorea eskainiko dugu lehen aldiz»
Umorea Labur jaialdia nazioartera zabalduko da aurtengo edizioan
DV
Donostia
Astelehena, 28 abuztua 2023, 13:20
Umorea Labur jaialdia abenduaren 11tik 16ra egingo da nobedade garrantzitsu batekin, izan ere nazioarteko jaialdi batetan bilakatu da. Aitor Arenas zuzendariaren hitzetan, denbora zeramaten jaialdia berriro dimentsionatzeko asmotan, eta aurtengo edizioan pauso berri bat emango dute.
Umorera bideratutako Estatuko jaialdirik zaharrena da Arrigorriagan egiten dena. «Orain dela 2-3 urte arte funtzionatzen zuen, baina aspertu egiten gintuen formula bat errepikatzen ari ginen», onartu du Arenasek Basque Audiovisual webgunean argitaratutako elkarrizketa batean. «Orduan, aldaketa txikiak egiten hasi ginen; esate baterako, arreta herrialde desberdinetan jartzea. Iaz Kolonbiaren txanda izan zen. Jaime Manrique, Bogoshorts-eko zuzendaria (LATAMeko film laburren jaialdirik garrantzitsuena) bertan izan zen, eta izugarri gustatu zitzaion geneukana. Nazioartean egitea planteatu zuen».
Ideia hori buruan bueltaka zutela dio jaialdiako zuzendariak, baina gauzatzeko errraza ez zela. Clermont-Ferranden izan ziren, film laburren merkatu garrantzitsuenean, non Umorea Labur ekimenari buruz hitz egiten hasi ziren. «Jendea harrituta geratzen zen jaialdi umoretsu baten ideiarekin. Aliantzak sortzen hasi ginen, eta errealitate bihur zitekeela ikusi genuen»
Ondorioz, jaialdiak aldaketa nabarmenak izango ditu aurten antolakuntzari dagokionez. Arenasek bi nabarmentzen ditu: «Nazioarteko zati hau guztia nola egituratuko den planteatzea: saioak, zein sari egongo diren, epaimahaiak, gonbidatuak, itzulpenak... Bestetik, finantzaketa bilatzea, hori guztia gauzatu dadin».
Beste herrialde eta kultura batzuetako zinema eta umorea preziatu ahal izango ditu ikusleak. Gainera, zuzeneko umoreari presentzia eman nahi izan zaio edizio honetan, bakarrizketa, kontzertu eta emanaldiekin. «Umorea adierazteko bide berri honi lekua egin nahi diogu, azken finean, Umorea Labur jaialdia 'umorezko edukiontzi' bat delako», adierazi du Aitor Arenasek.