Borrar

Azken ikerketa arkeologikoak San Telmo Museoan aurkeztuko ditu Aranzadik aste honetan

Hiru hitzaldi, tailer bat eta 'Neandertal' dokumentalaren proiekzioa izango dira aurtengo Arkeologia Jardunaldietan

I. A.

Donostia

Igandea, 11 otsaila 2024, 20:41

Comenta

Aranzadi Zientzia Elkarteak azken hilabeteetan egindako ikerketa arkeologikoak azalduko ditu datorren astean XX. Arkeologia jardunaldien baitan. Helburua da gure lurraldean egiten diren ikerketa argitara ateratzea, publiko guztiari zuzendutako hitzaldien bidez. Hauek otsailaren 13tik 16ra bitartean izango dira, guztiak San Telmo Museoan arratsaldeko 19:00etan. Gainera, tailer bat eskainiko da larunbatean, hilak 17 eta 24ean, 17:00etan familientzat, Paleolito garaiko gizakiaren bizimoduak eta paisaia ezagutzeko.

Lehenengo hitzaldia, Eneko Hiriartek, CNRS-eko ikertzaileak (ArcheoSciences Bordeaux laboratorioa, Bordeaux) eskainiko du asteartean, hilaren 13an. Bertan, gure lurraldean K.a. azken bost mendeetan aurkitutako txanponak aurkeztuko ditu. Eta txanpon hauen dinamikak ikertuz, Pirinioen bi isurietan dauden populazioak, berezitasun kulturalak eta harremanak zehaztuko ditu. Hitzaldi hau euskaraz eskeiniko da.

Hurrengo egunean, Asier Gómez Olivencia EHUko ikertzaile eta Giza Eboluzioan adituak lehoien bizitzara hurbilduko ditu entzuleak. Gaur egun, lehoiak batez ere sabana afrikarrarekin lotzen ditugu. Historiaurrean, ordea, hiru lehoi leinu egon ziren. Eurasian eta Alaskan haitzuloetako lehoia bizi izan zen, eta Euskal Herrian erregistro fosil garrantzitsua aurkitu da.

Otsailak 15ean, emakumeak eta haurtzaroa arkeologian gaia jorratuko du Patxuka de Miguel osteoarkeologoak. Arkeologia-ikerketak garrantzia handiko tresnak dira iraganeko gizarteak ezagutzeko. Emakumeak eta haurrak ezagutzeari esker, hainbat bizitza-historiatara hurbil gaitezke (osteobiografiak), eta horien bidez amatasunarekin, hazkuntzarekin, haurtzaroarekin eta gaixotasunarekin lotutako gorabeherak ezagutzen ditugu. Informazio horren bidez, populazioen jarraitutasunerako, zaintzarako, funtsezkoa dena antzeman daiteke.

Azkenik, ostiralean, hilak 16, 'Neandertales' dokumentala ikusteko aukera izango da. Neandertal espeziea enigma bat da paleo antropologoentzat. Bere gaitasunei, kulturari, garapen teknologikoari, gizarte-antolamenduari, gaitasun sinbolikoari eta desagertzeari buruzko galderak gaurkotasunean daude, eta filma galdera horietako askori erantzuten saiatzen da, Rozelgo aztarnategian (Normandia, Frantzia) egindako aurkikuntzetatik abiatuta. Bertan, duela 80 mila urte inguruko kostaldeko habitat honetan utzitako milaka giza aztarna aurkitu dira. Dokumental honen proiekzioaren aurretik, Joseba Riosek, Bilboko Arkeologia Museoko arkeologo teknikoak, gai honi buruzko aurkezpen labur bat egingo du.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Azken ikerketa arkeologikoak San Telmo Museoan aurkeztuko ditu Aranzadik aste honetan

Azken ikerketa arkeologikoak San Telmo Museoan aurkeztuko ditu Aranzadik aste honetan