Las diez noticias clave de la jornada
Usoz

Arte eszenikoak udalerrietan bultzatzeko laguntzak

Aldundiak 280.000 euro bideratuko ditu 2025ean

I.A.

Donostia

Viernes, 27 de diciembre 2024, 13:00

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak 280.000 euro bideratuko ditu, guztira, lurraldeko udalei eta irabazi-asmorik gabeko kultura erakundeei dirulaguntzak emateko. Laguntza horiek arte eszenikoen eta musikaren arloko 2025eko programazioa finantzatuko dute, eta, horrez gain, Euskadiko Antzoki Sarean integratutako antzokietan bi arlo horiekin zerikusia duten jarduerak sustatuko dituzte.

Publicidad

Emandako dirulaguntzen artean, 44.000 euro musika modalitatean gauzatuko dira 13 udalerrirentzat; 119.000 euro modalitate orokorreko arte eszenikoetarako laguntzetan 25 udalerrirentzat; eta 18.000 euro arte eszenikoen bitartekaritzan eta hedapenean 25 udalerrirentzat.

Dirulaguntza horien prozedurak aurreikusten du zenbatekoaren %60 berehala ordaintzea, dirulaguntza emateko ebazpena argitaratu ondoren; gainerako %40a, berriz, egindako gastuak justifikatzeko dokumentazioa aurkeztu ondoren transferituko da. Onuradunek 2025eko martxoaren 1era arteko epea izango dute gastuak justifikatzeko.

Kultura Departamentuak azpimarratu du kultura oinarrizko elementua dela lurraldearen giza- eta gizarte-garapenerako. Horregatik, arte eszenikoak eta musika sustatzearen aldeko apustua egiten du, hainbat jarduera ildoren bidez; eta, horien artean, dirulaguntza hauek funtsezko tresna dira Gipuzkoan «kalitatezko kultur eskaintza» bermatzeko.

Goizane Álvarez Kultura diputatuak nabarmendu duenez, «neurri honekin, Kultura Departamentuak kultura eta arte eszenikoak sustatzeko konpromisoa sendotzen du, Gipuzkoako udalerrietan kultur programazioa aberasten lagunduz eta Euskadiko Antzoki Sarearen jarduera indartuz».

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad