Borrar
Arantzazuko frantziskotarrek euskal gizarteari egindako ekarpenak balioan jartzen ditu dokumentalak. Arantzazulab
Arantzazuko frantziskotarren ekarpenak balioan jartzen dituen dokumentala ikusteko aukera

Arantzazuko frantziskotarren ekarpenak balioan jartzen dituen dokumentala ikusteko aukera

Donostian apirilaren 9an eskainiko da eta gonbidapenak hilaren 2an jarriko dira eskuragarri

I. Altuna

Donostia

Jueves, 28 de marzo 2024, 12:11

Fraide frantziskotarrek 500 urtetik gora daramatzate Arantzazun, Andra Mariaren irudia aurkituzenetik. Mende hauetan herriarekin egin duten lotura, egindako ekarpenak alor ezberdinetan eta hori beren espiritualtasunarekin nola lotzen den ezagutzera emateko, 70 minutuko dokumentala ondu da, 'Arantzazu. 36 zm, 5 mende, herri bat', Pello Sarasuak zuzendu duena. Dokumentala 2023 amaieran estreinatu zen, eta datozen asteetan Gipuzkoako hainbat herritan ikusteko aukera izango da.

Ibilbidearen aurreneko saioa Donostiako Antzoki Zaharrean izango da, apirilaren 9an, arratsaldeko 19:00etan Donostia Kulturak, Arantzazulab-ekin eta Artemanekin lankidetzan antolatua (lana gaztelerazko azpidatziekin eskainiko da). Pasearen ostean solasaldirako tartea izango da Pello Sarasua zuzendaria, Naiara Goia (Arantzazulab-eko zuzendari nagusia) eta Paulo Agirrebaltzategi frantziskotarraren partaidetzarekin. Apirilaren 2an jarriko dira gonbidapenak (doakoak) eskuragarri Antzoki Zaharreko eta Victoria Eugeniako leihatilan, eta baita www.donostiakultura.eus atarian (11:30ean).

Hurrengo emanaldiak Oñatin izango dira (apirilaren 12tik 15era), eta sarrerak eskuratzeko aukera dago jada Arantzazulab-en webgunean. Emanaldiez gain, herri-ekitaldi musikatua egingo da apirilaren 12an (19:00-20:45) herriko Santa Ana antzokian. Eñaut Elorrieta musikariak girotuko duen hitzorduan, dokumentala aurkeztuko die oñatiarrei Pello Sarasua zuzendariak, eta proiekzioa bukatu bezain pronto, solasaldia izango da Sarasua bera, ikus-entzunezkoan parte hartu duten eta Arantzazulab-eko kideen eskutik. Oñatiko gainontzeko saioak (apirilaren 13tik 15era) herriko zineman izango dira aretoaren ohiko ordutegian.

Halaber, maiatzean, Aretxabaletan (maiatzak 8), Soraluzen (maiatzak 15) eta Oiartzunen (maiatzak 16) ere eskainiko da lana.

Hainbat testigantza

'Arantzazu. 36 zm, 5 mende, herri bat' dokumentalak hainbat testigantza bildu ditu, frantziskotar (Joxe Mari Arregi, Juan Miguel Dorronsoro, Juan Ignacio Larrea, Angel Txabarri, Manolo Pagola, Paulo Agirrebaltzategi) eta Arantzazurekin modu batean edo bestean harreman esanguratsua izan duten hainbat pertsonena (Joseba Intxausti, 1936-2023, dokumentala edizio fasean zela zendua; Lorea Agirre, Jon Sarasua, Izaskun Andonegi, Miguel Angel Alonso del Val, Jose Ramon Beloki, Miren Elgarresta, Xabier Euzkitze, Marije Goikoetxea eta Alazne Guridi). Artemanek ekoitzi du ikus-entzunezkoa.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Arantzazuko frantziskotarren ekarpenak balioan jartzen dituen dokumentala ikusteko aukera