Borrar
Sarastarriko koba da lareo inguruan aurkitxen den bat  

Aralarko erraiak ezagutuz

Lizarrusti parketxekoek hilaren 9a espeleologia irteera antolatu dute familia giroan egiteko

DV

Ataun

Domingo, 2 de julio 2023, 17:33

Comenta

Datorren igandean, hilak 9, Aralarko erraiak ezagutzeko aukera izango da. Egun horretan, goizeko 10:00etan abitatuta espeleologia esperientzia bizitzeko irteera antolatu dute Lizarrusti parketxekoek.

Ataunen kokatzen den Lizarrustiko parketxetik abiatuta, poliki-poliki Aralarko erraietara eramango duen bideari ekingo diote partehartzaileak. Paseatzeko leku ezin aproposagoa da garai batean animaliek tiratutako bagoneta bat ibiltzen zen bide lau honetan. Pagadi zabala, bidezidor atsegina, erreka, arroila eta txondor plazaren bat aurkituko ditugu bidean. Eta, azkenik, Lareo urtegiko ingurune ederretara helduko dira. Handik gertu, zailtasunik gabeko espeleologia esperientzia bat bizitzeko aukera izango da, hagin baten azpian kokatzen den Lareoko kobazuloan barneratuko direlarik.

Izena eman behar da 943 180 335 edo 688 895 069 telefono zenbakietara deituz edo email idatziz barandiaran @ gipuzkoanatura.eus helbide elektronikora. Helduek 12 euro ordainduko dituzte irteeran aprte hartzeagatike ta 12 urte arteko haurrek, 4 euro.

Altxorra handiak

Gogoratu Lizarrustiko parketxea Aralarko parke naturaleko harrera eta interpretazio zentroa dela, bai eta Lareoko bidearen edo Larrunarrira igotzeko ibilbideen abiapuntua ere. 1994an Aralar natura-parke izendatu zenean, Lizarrusti gainean aurkitzen den antzinako mikelete etxea parketxe izateko aukeratu zuen Gipuzkoako Foru Aldundiak. Ordutik, aterpea taberna, jatetxea eta Aralar natura-parkeko interpretazio zentroa daude bertan.

Aralarko ondarea oinarritzat hartuz, ingurunearen ezaugarriak erakusten dituzten eta gizakiak harekin izandako harremana azpimarratzen duten jarduerak burutzen dira urtean zehar, sarri askotan, Barandiaran Museoarekin elkarlanean. Lareoko urtegia eta parketxetik haraino doan bidea dira Lizarrusti inguruetako altxor ezagunenetariko bi.

Natura-parkea osatzen duen mendigune karstikoak 10.971 ha-ko hedadura du. Larrunarri (Txindoki) mendia da mendizerrako tontorrik ezagunena. Mendigunearen goialdean ardien, behien eta zaldien bazkaleku diren larreak gailentzen dira; haien alboetan pagoak nagusi diren malda malkartsuak daude. Larreak dauden lekuetan Historiaurreko, Antzinateko zein Erdi Aroko aztarna ugari aurkitu dira. Belaunaldiz belaunaldi sortu eta garaturiko ahozko kontakizunek Aralar natura parkeko ondarearen beste atal garrantzitsua osatzen dute.

Bai Nafarroako zein Gipuzkoako alderdiak BIL (Batasunaren Intereseko Lekua) eta HBBE (Hegaztien Babes Berezirako Eremua) bezala izendatuta daude. Hain zuzen, basoak eta larreak tartekatzen direneko ingurune honetan, hainbat landare eta animalia espezie berezi bizi dira (bisoi europarra, sai arrea, sai zuria, arrano beltza, ugatza...).

Lizarrustik bisitariei sentsazioak pizteko egokitutako gela bat du, eta helburua da bisitariek Aralarko parke naturalean aurki dezaketenaren ideia bat egitea. Mendiko ibilbideak dituen gela bat eta jolasak dituen beste bat ere badaude.

Gainera, Joxe Migel Barandiaran museoaren laguntzaz, zentroak ondare naturalaren eta Aralarko parke naturaleko kulturaren esentzia nabarmentzeko jarduerak egiten ditu, ingurunearen ezaugarriak eta bertan bizi diren gizakiekin duen harremana.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Aralarko erraiak ezagutuz

Aralarko erraiak ezagutuz