Bele Gazte Gaztelekukoak Sobronen eta Gesaltza Añanan
MIKEL BERASATEGI
Ostirala, 15 uztaila 2022, 00:05
Asteartean eta asteazkenean Gaztelekuko kideak Sobronen egon dira. Programaren barnean zenbait ekintza zituzten gazteek. Hasteko, asteartean egun osoa abentura parkean igaro zuten. Partaide bakoitzak bi ekintza egin zituen bertan: abentura parkean eta kanoetan ibili. Hauek amaitzean, igerilekuan ibili ziren. Iluntzean, Miranda de Ebroko aterpetxe batera joan ziren, bertan gaua pasatzeko.
Asteazkenean, gosaldu ondoren, Gesaltza Añanaruntz abiatu ziren autobusez. Bertan, igerilekua freskatzeko aukera izan zuten goizean. Arratsaldean berriz, gatz aranaren bisita egin zuten, tailerra eta gatz uretan bainatzeko aukera bikaina ere izan zuten gazteek. Iluntzean, berriz ere Zegamara itzuli ziren.