Amasa-Villabona
Unai Zufiria eskuz banaka Gipuzkoako TxapeldunBestalde, Urretxuko Gabon Kopa irabazi zuten Beñat Eizagirrek eta Beñat Larrartek
Behar Zana Elkarteko pilotariek emaitza onak lortu dituzte asteburuan. Eskuz banaka, kadete bigarren mailan Unai Zufiria Gipuzkoako Txapeldun izendatu zen Ilunpeko Iturralderen aurka 18-5 irabazi ondoren Bear Zana pilotelekuan. Banakako txapelketan 51 pilotarik parte hartu dute.
Ondoren, jubenilen bigarren mailako finala jokatu zen. Oiarpeko Lasak 22-9 irabazi zion Abantzuko Uriari.
Gainera, Beñat Eizagirre eta Beñat Larrartek Urretxuko Gabon Kopa irabazi zuten. Goierri pilota taldeak antolatzen duen txapelketan, infantil bainako finalean Zazpiturriko Juantorena-Gorostidi bikoari 16-8 irabazi zuten.
Tolosan ere, Gabonetako pilota Topaketaren baitan, Behar Zana elkarteko Anje Ruizk alebin mailan irabazi zuen eta, infantil mailan, Xuban Illarramendi gailendu zitzaion Beñat Eizagirre taldekideari.