Villabona
Salbadora Jubilatu etxeak sagardotegian bazkaria antolatu du hilaren 16rakoA. N.
amasa-villabona.
Asteartea, 30 apirila 2024, 20:42
Salbadora jubilatu etxeak irteera antolatu du sagardotegian bazkaria egiteko. Bazkaria maiatzaren 16an izango da, osteguna, Aginaga sagardotegian. Txartelak jasotzeko hiru egun egongo dira: hilaren 7a, 10a, eta 14a. Bazkariaren prezioa 35 eurokoa da. Irteera kiroldegiko geltokitik egingo da arratsaldeko 13:30ean eta itzulera 18:00etarako aurreikusten dute.