Villabona
Loatzora igoera-jaitsiera egingo da hilaren 23anA. NÚÑEZ
AMASA-VILLABONA.
Osteguna, 13 apirila 2023, 21:51
Ohitura den bezala, Loatzoko igoera-jaitsiera antolatu dute Martina Kultur elkarteak eta Uxo-Toki elkarteak. Hurrengo igandean, apirilaren 23an ospatuko da Amasako plazatik zuzenean Loatzoko gailurrera igotzen den lasterketaren XXIX. edizioa. Korrikalariek igoera zein jaitsiera osatu beharko dituzte, 9,73 kilometroko ibilbidea eta 600 metroko desnibel positiboa gaindutuz. Jaitsiera arriskurik gabekoa izango da. Gailurrean nahi duten guztientzako hamaiketakoa eskainiko da.
Izena ematea egunean bertan egin beharko da dohan Uxo-Toki elkartean 9:00etatik aurrera. Lasterketa 10:30ean aterako da. Lehenengo hiru sailkatuentzako saria egongo da. Irabazleak 120 euro eta txapela eramango ditu, bigarrenak 80 euro eta hirugarrenak 50 euro. Gainera, parte hartzaile guztientzako zozketa egingo da amaieran.