Borrar
Villabonan ere izango da Mikel Goñiren Agur Bira. A. NÚÑEZ

Villabona

Goñi eta Xala izango dira Behar Zanako 77. urteurrena ospatzeko pilota jaialdian

Mikel Goñi eta Xala zuzenean ikusteko aukera egongo da, Behar Zanako pilotariekin batera, ekainaren 3an

Amaia Núñez

Larunbata, 15 apirila 2023, 22:06

Comenta

Behar Zana elkarteak 77 urte beteko ditu aurten eta, azken urteen antzera, urteurreneko jaialdi berezia antolatu dute hori ospatzeko. Datorren ekainaren 3an, larunbata, ospatuko da Bear Zana pilotalekuan. Bertan lau pilotari profesional ohi, tartean Mikel Goñi eta Xala, izango dira, Behar Zanako pilotariekin batera jokatzen.

Jaialdia bi partidek osatuko dute, 17:30ean hasita. Lehenengo partidan Urbieta I.a eta Pascual arituko dira Lizaso eta Erasunen aurka, eta jarraian, Xala eta Esnaola, Urbieta II.a eta Mikel Goñiren aurka. Sarrerak salgai daude jada Amasa Kafetegian 10 eurotan. Informazio gehiagorako beharzanapelota@gmail.com helbidera idatzi beharko da. Jaialdia Mikel Goñiren agur birako partidetako bat da. Ez da lehen aldia, lehengo urtean ere Behar Zanako urteurren jaialdian izan baitzen, kasu horretan min hartu zuen Esnaola ordezkatzen. Hala ere, Xala eta Pascual Villabonan jokatzen duten lehen aldia izango da.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Goñi eta Xala izango dira Behar Zanako 77. urteurrena ospatzeko pilota jaialdian

Goñi eta Xala izango dira Behar Zanako 77. urteurrena ospatzeko pilota jaialdian