Borrar
Lizaso-Urruzola, Iparragirre-Aranburu, eta Oñate-Zufiria. BEHAR ZANA P. E.

Amasa-Villabona

Gipuzkoako Trinkete Txapelketan garaile Behar Zanakoak nagusi eta jubeniletan

Iñaki Lizaso eta Julen Urruzolak irabazi zuten nagusien bigarren mailan eta Iparragirre eta Aranburu jubeniletan

Astelehena, 22 urtarrila 2024, 21:47

Comenta

Gipuzkoako Eskuz binakako Trinkete Txapelketako hiru final jokatu zituzten asteburuan Behar Zana Pilota elkarteko pelotariek. Irurako Ametsa elkartean jokatu ziren maila guztietako finalak, egun ezberdinetan.

Nagusien bigarren mailako finalean, Iñaki Lizaso eta Julen Urruzolak irabazi zuten txapela, Hernaniko Unax Manterola eta Eneko Sorondoren aurka irabazita 40-37. Horrela, garaipen honi esker, Lizaso eta Urruzolak 1. mailan jokatuko dute datorren denboraldian.

Jubenil mailan, berriz, Inhar Iparragirre eta Pello Aranburu txapeldun izendatu ziren Hernaniko Martin Alberdi eta Beñat Olazabalek osatutako bikoteari 40-36 emaitzarekin irabazita.

Kadete mailan, berriz, Eñaut Oñate eta Unai Zufiriak, partidan zehar aurretik joan arren, azkenik 40-31 emaitzarekin galdu zuten finala Manex Alberdi eta Ekhi Oses hernaniarren aurka.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Gipuzkoako Trinkete Txapelketan garaile Behar Zanakoak nagusi eta jubeniletan

Gipuzkoako Trinkete Txapelketan garaile Behar Zanakoak nagusi eta jubeniletan