Borrar
Itzulia Anoetatik barrena igaro zen Alkizatik behera. A. NÚÑEZ

Tolosaldea

Tourraren etorreraren zain

Asteburuan errepideak ez erabiltzeko gomendioa luzatu dute eta hondakin bilketan ere eragina izango du

Amaia Núñez

Tolosaldea.

Asteazkena, 28 ekaina 2023, 22:25

Comenta

Frantziako Tourra eskualdetik pasako da igandean baina asteburu guztian nabarituko da bere eragina. Errepide bazterretan ezingo da autoa aparkatu eta muinoak itxita egongo dira autoz igotzeko. Gainera, hondakin bilketa zerbitzuan ere aldaketak egin behar izan dituzte herri batzuk.

Alkiza. Asteburu guztian isolatuta egongo da Alkiza eta herritarrak bakarrik erabili ahal izango dute errepidea, hori bai, larunbatean soilik. Igandean oinez edo bizikletaz bakarrik igo ahal izango da. Hala ere, txirrindulariak pasatzen ikustera igoko diren pertsona guztiekin ospatzeko festa antolatu dute. Goizeko 11:30etan sagardo dastaketa hasiko dute. Sardinak parrilan eta zenbait pintxo ere dastatu ahal izango dira. Egun guztian EkoTaloren taloak egongo dira eta taberna plazan. Era berean, Show Zeru ibiltarien ikuskizuna egongo da, 300 metroko highlinearekin.

Tourra jarraitzeko pantaila erraldoia jarriko dute. Karabana 14:00ak aldera iritsiko da eta txirrindulariak 15:30ak aldera.

Anoeta. Tolosatik Alkizarako bidean Anoetatik igaroko da etapa. Errepidea itxita egongo da uztailaren 2an, 11:00etatik 17:00etara. Hala ere asteburu osoan ezingo da Alkizara igo kotxea erabiliz.

Hondakin bilketan ere eragina izango du eta organikoa ez da jasoko igandean, astelehen goizean baizik.

Gainera, Udalak jakinarazi duenez, Eudelek 40 ikurrina inguru eman ditu herritarren artean banatzeko, udaletxean daude eskuragarri.

Am.ezketa Abaltzisketatik behera, Amezketatik igaroko da. Eragin zehatzak eguerdiko 11:30ak aldera hasiko dira nabaritzen errepidearen itxierarekin, eta arratsaldeko 16:00ak arte gutxienez ez da zabalduko. Horregatik, herritarrei eta enpresei eskatzen die Udalak aurrerapenaz antola ditzatela egun horietan egingo dituzten joan-etorriak eta jarduerak.

Asteasu. Etapa herritik zuzenean igaroko ez bada ere, txirrindulariak Alkizatik behera Zizurkil aldera pasako dira. Horregatik, Asteasutik Villabonara doan bidea, goizeko 12:30etatik aurrera, arratsaldeko 16:30ak arte, gutxienez egongo da itxita.

Jakinarazi dutenez, Ertzain-tzak kontrolatuko ditu errepideak, eta ordutegi horretan ezingo da beste bide alternatiboetatik Asteasura sartu edo atera (Petasagasti aldea, Idarretatik Zizurkilera, Zabale Baserrietako bidea edo beste edozein mendi bidetik ere). Alkizarako bidea, bezperatik itxiko da eta soilik bertako biztanleek izango dute pasoa. Asteasutik derrigorrez atera behar dutenentzako, Aiako bidea irekita egongo da.

Ibarra. Ibarrako kaleetatik igarotzen ez den arren, eragozpenak sortuko ditu herritik irteteko. Igandean, goizeko 11:00etatik arratsaldeko 16:00ak bitartean Ibarratik Tolosarako bidea erabat itxita egongo da. Mozketa Euskal Herria kaleko 1-3 zenbakien aurrean izango da eta trafiko guztia Idoiaga kaletik Leaburu aldera (Apattako Errotondara) desbideratuko da. Apatta poligonotik N-1 aldera, irekita egongo Donostiako norabidean. Gasteiz aldera berriz, Amarotzen errepidea itxita egongo da. Udaletik gomendatzen dute egin beharreko bidaia aurreikusi, ongi prestatu eta denbora har-tzea. Gasteiz aldera joan behar dutenak GI2130 errepidea hartzea aholkatzen dute Berastegi-A 15 aldera.

Zizurkil. Zizurkilen ere Tourrak eragin zuzena izango du herriko trafikoan eta hondakin bilketan. Asteasuko errepidea, Ernio Bidea eta Bulandegi ibilbideak itxita egongo dira 12:00etatik 17:00ak arte.

Hondakinen bilketari lotuta ere zenbait aldaketa egingo dira. Pasuseko errotondako zaborron-tziak baztertu egingo dira eta Ernio Bidea 11 ondoko aparkalekuan kokatuko dira bihar. Era beran, organikoaren bilketa eguna ere aldatuko da Elbarrenan. Igandeko organikoaren bilketa astelehenean, egingo da, ohiko ordutegian.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Tourraren etorreraren zain

Tourraren etorreraren zain