Altuna: pilotaren maisu eta bilakaeraren pizgarri
Kontzeptuarekiko duen ikuspegia aldatu dela aitortu arren, pilota bere bizimodu gisa uler-tzen du, eta eskertuta dago, kirolarekiko betidanik sentitu duen pasioaz mintzo den bitartean
Tolosan hiru urtez bizi ondoren, jaitoerrira itzuli berri da Jokin Altuna (Amezketa, 1996). Bertan ditu errotutako sustraiak.
Kontzeptuarekiko duen ikuspegia aldatu dela aitortu arren, pilota bere bizimodu gisa uler-tzen du, eta eskertuta dago, kirolarekiko betidanik sentitu duen pasioaz mintzo den bitartean.
Gainerako kideen antzera, eskualdeko pilotaren bilakaeran aldaketa eragingo zuten figuren beharrean zegoen afizio lokartua berpiztea ahalbidetu du.
Eta ez da gutxiagorako. 1989an Joxean Tolosa txapela jantzita herrira itzuli zenetik, amezketar bakar batek ere ez zuen lortu buruz buruko txapeldun izatea.
Orain bederatzi urte bilakatu zuen ofizio zaletasuna. Bost urtetatik herriko pilotalekuan ondu zen Xalton Zabalaren gidaritzapean, arratsaldeak kantxara begira igaro ondoren, honek jokalekura bertaratzeko proposatu zionetik. Handik gutxira jantzi zen zuriz eta Andoaingo Arrate pilotalekuan jokatu zuen lehen partida ofiziala.
Larrunarriko fruitu, aurrelariak hamairu urte luzez iraun zuen klubean, ondoren Aspen ekingo zion ibilbidearen hitzaurrea idatziz, eta pandemiaz geroztik bertako zuzendaria da.
Pilota, haurrak eta hezkuntza ditu maite, esku profesionalak hobekuntzak behar dituela gaineratzen du, eta urteak darama-tza begiztatzen gaztetxoen afizioa, oro har, gutxitu egin dela. Pentsatzen du, baina, bilakaera horretan teknologia berriek eragina dutela, eta beharrezkoa dela jolaserako abagunea.
Amezketarrak inoizko udaldirik beroena izan du, eta txapeldun irten ez den arren, urteko lana eta errendimendua goraipatzen ditu, eta kontentu ageri da mailarekin eta lorpenekin. Irabazi eta galtzearen arteko etengabeko dantzan, pilotan jokatzen jarraitu nahiko luke urte luzez, eta Beotibarrek zirkuituan duen presentzia indartzea du amets, eskualdeko kideekin elkarbanatuko dituen partidak, behintzat, bertan jokatu daitezen.