Borrar
Urgente Largas colas en la AP-8 y la GI-636 en dirección a la muga

Sagardo dastaketa gaur Bibalabirjen jaiei hasiera emateko

Asteazkena, 11 uztaila 2018, 00:20

Comenta

Gauza jakina da gazteek festarako gogoa eta indarra soberan izaten dutela. Bada, gaztetxeko kideek antolatzen dituzten Bibalabirjen jaiak gaur arratsaldean hasiko dira. Igande gauera bitartean luzatuko dira festak bulebarrean eta gaurkoari begira, 17:00etan Santosen omenezko futbol txapelketako finalak jokatuko dira eskolako patioan. 19:00etan emango zaie hasiera festei txupinazoarekin eta ondoren bulebarrera jende asko erakartzen duen sagardo dastaketa izango da trikitilariek alaituta. Zahagiardoaren ostean, Gabenara taldearekin erromeria izango da bulebarrean eta nahikoa dantza egin eta gero, artean etxera joateko gogo gutxirekin direnek goizaldeko 5:30ean gaupaseroen argazkia ateratzeko aukera izango dute.

Bihar bigarren eguna izango dute Bibalabirjen jaiek. 18:00etan desafio bat egingo da. Gauean zuzeneko musika izango da bulebarrean. Akatu eta herriko taldeak igoko dira oholtzara eta DJ Baldaren saioak itxiko du gaua.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Sagardo dastaketa gaur Bibalabirjen jaiei hasiera emateko