Las diez noticias clave de la jornada
Porrotx, Iparralde eta Goierriko ikastoletako haurrak eta ordezkariak atzo eskainitako agerraldian. MARIN
Ordizia

Badatoz Pirritx, Porrotx eta Marimotots

Hilaren 29an, Majori kiroldegian, bi saioetan, 'Urteak bete, abenturak bizi' emanaldia pailazoek eskainiko dute

El Diario Vasco

ordizia.

Martes, 13 de diciembre 2022, 00:04

Garaiz dator, abenduarekin batera, Goierriko eta Urruña-Ziburuko ikastolek bultzatutako 'Ikastolak bateginik' egitasmoa. Horren berri emateko atzo antolatzaileek zehetasun guztiak azaldu zituzten. Badira, adierazi zuten, 26 urte Goierriko eta Ziburu-Urruñako ikastolek elkarlana hasi zutela. Izan ere, ikastolek bere sorreratik dute elkarlaguntza eta herritartasuna ezaugarri. Ikusi besterik ez dago azken 50 urte hauetan zenbat urrats eman diren ikastolaren izenean eta izanean. Guztia euskara eta euskal kultura sustatzeko.

Publicidad

Bere bidea egin dute ikastolek, eta normaltasun osoz ikusten dituzte gehienek. Duela bi mendetako lege zahar batengatik beti arriskuan dira ikastolak, behar bezalako laguntzarik ez emateko eta berriak sortzea oztopatzeko. Aurtengoan ere goierritarenganatzeko arrazoia elkarlaguntzarena da. Ezin da ahaztu, zerotik hasitako ikastolak direla Urruña eta Ziburukoak eta azken urteotan urrats nabarmenak eman dituzten arren, behar gorriak dituztela oraindik, gaur egun. Hain zuzen ere, bai Urruñako eta bai Ziburuko ikastolak, hornikuntza lanetan murgildua daude.

Urte berezi honetan, Urruñako Ikastolak garatzen segitzen du, diote. Ongi etorria ematen diegu 105 ikasleei, eta hoien familiei. Azken bi urtetako krisi egoeraren ondorioak sentitzen ditugu. Gure erronka nagusia Ikastolaren oreka ekonomikoa berma-tzea izango da aurten ere.

Bestalde, kostaldean ditugun Seaskako ikastoleko gaztetxoak, 11 urte betetzen dituztelarik, Ziburuko Piarres Larzabal kolegiora (PLK-ra) heldu zaizkigu. PLK-k badu orain 25 urte ibilbidea, egoitza aldaketa bat biziz, lehena txikiz geratu baitzen.

Aurtengo ikasturtea berri on batekin hasi dugu, kanpoko eremuan eraikia izan den aterpe berri batekin. Eskertzekoak diren hainbat ekintzen etekinei esker, izan elkarteak, enpresak edota artisauek emandako diru-lagun-tzen medio.Gure ikasle kopurua 332koa da eta datorren urten 32o ikasle inguru izango ditugu.

Publicidad

Gauzak horrela, aurten ere, Iparraldeko ikastolei beste bultzada bat emateko asmoz, Ordizian, hilaren 29an, osteguna, Majorin izango da jaialdia. Berriz bi saioetan, 16:00etan eta 18:30etan. Hasteko, Goierriko eta Urruñako haurrak kantari eta saioa borobiltzeko, Pirritx, Porrotx eta Marimotots-ek 'Urteak bete, abenturak bizi' ikuskizun berria eskainiko dute. Ondoren, Kuxkuxtu txaranga, ibiliko da kalean zehar.

Urruñan berriz, festa,martxoak 12 izango da. Bertan, txalapartariak, Goierriko eta Urrañako haurrak kantari eta Ruper Ordorika.

Gaurtik, sarrerak salgai

Bakoitza 9 eurotan, ohiko leku hauetan: Ordizian, Jakintza ikastolan (Villa Eugenia) eta Majorin, gaur eta bihar, 17:00etatik 18:00etara, eta ondoren, Majorin bertan, agortu arte. Lazkaon: Gerriko liburudendan. Beasainen: Andramendi ikastolan gaur eta bihar, ondoren Antzizar tabernan. Seguran: Elorripe tabernan. Itsasondo: Kaxintanen, Zaldibian: Joxepane tabernan, eta Idiazabalen: Izpar dendan.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad