Borrar
Agirin Gabiriako berdintasun taldeko kide batzuk. BAZTARRIKA
'Nokaldia!', noka bultzatzeko

'Nokaldia!', noka bultzatzeko

ARANTZAZU BAZTARRIKA

GABIRIA.

Sábado, 2 de noviembre 2019, 00:27

Iaz egin zen Euskaraldia eredu hartuta, aurten euskararen egunaren inguruan bestelako ekimen bat bultzatuko du Agirinek, Gabiriako berdintasun taldeak: 'Nokaldia!'. Agirin taldeko kide batzuk erreparatu zuten hitanoaren barnean oraindik orain Gabirian toka hizkera erabiltzen dela mutilen artean, baina noka galtzeko zorian dagoela. Hori dela eta, erabaki zen hizkera hori herrian sustatzeko zerbait egin behar zela, eta hala, 'Nokaldia' antolatu dute.

Nokaldia azaroaren 23tik abenduaren 1 bitartean egingo da eta ekimenean parte hartu nahi duen orok noka hitz egin beharko du hala dagokionean. Aldez aurretik, noka itxuraz hitz egin ahal izateko formazio saio teoriko-praktikoak egingo dira kultur etxeko Murgil gelan. FSaio hauek azaroaren 8an, 15ean eta 22an izango dira, 19:00-20:30 bitartean, eta edonork parte hartu dezake.

Nokaldian parte hartzeko, berriz, formazio saioetan edo 687 850 402 telefonora idatzita adierazi beharko da, eta izena ematen dutenei txapa bana emango zaie, parte hartzaile moduan identifikatzeko balioko duena.

Bestalde, ekintzaren amaiera eta euskararen eguna uztartuz abenduaren 1ean Ostatun bertso bazkaria egongo da Mailen Akizu, Aratz Igartzabal, Gorka Maiz eta Endika Igartzabal bertsolariekin. Bazkarira joateko tiketak Ostatuan eskuratu ahalko dira.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Nokaldia!', noka bultzatzeko