
Legorreta
Janari-soberakinak aprobetxatu eta plater gourmet bihurtzeko tailerraSecciones
Servicios
Destacamos
Legorreta
Janari-soberakinak aprobetxatu eta plater gourmet bihurtzeko tailerraUdaleko Kultur Lantaldeak urtarrilaren 21ean abiatuko den eta otsailaren 27an amaituko den tailer berezi bat antolatu du, 'Nola aprobetxatu janari-soberakinak eta plater gourmet bihurtu' izenekoa. Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuak, Bilkoin Elkarteak eta Cenbanc-ek lagunduta, ekimen honek elikagaien hondakinak murriztea eta sukaldean sormenezko teknikak ezagutzea proposatzen du, jasangarritasuna ardatz hartuta.
Tailerra euskaraz izango da eta parte-hartzaileei elikagaien alferrik galtzea saihesteko tresnak eskainiko dizkie, euren eguneroko ohituretan aplika ditzaten. Saioak astearte eta ostegunetan izango dira, arratsaldeko 17:00etatik 19:30era, eta guztira 30 orduko iraupena izango dute. Bilkoin elkartean egingo da ekintza, eta partaidetza mugatua izango da: gehienez 15 lagunentzako tokia dago.
Azken urteetan elikagaien xahutzearen inguruan kezka handitu egin da, eta datuak kezkagarriak dira: Gipuzkoako etxe bakoitzak urtean 165 kilo elikagai botatzen ditu zaborretara. Horrek ondorio ekonomiko, ingurumeneko eta sozial larriak ditu. Testuinguru honetan, tailerraren helburua ez da soilik hondakinak murriztea, baizik eta elikagaien bizi-zikloa luzatzeko eta horiek berrerabiltzeko estrategiak eskaintzea.
Ekimenaren arduradunek azaldu dutenez, parte-hartzaileek 'zero waste' filosofiaren oinarriak ezagutuko dituzte, eta janari-soberakinak errezeta berritzaileetan nola txertatu ikasiko dute. Horrez gain, elikagaien biltegiratze eta manipulazio egokiaz, errazioen kudeaketaz eta sukaldaritza teknikaz hitz egingo da.
Tailerrak teoria eta praktika uztartuko ditu. Parte-hartzaileek elikagai xahutuak gutxitzeko estrategiak ez ezik, soberakinetatik plater gourmet sortzeko gaitasuna ere garatuko dute. Horrela, plater arruntak sormen-prozesu baten bidez goi-mailako sukaldaritzako proposamen bihurtuko dira.
Helburuak argiak dira: elikagaien xahutzea gutxitzea, prozesuak optimizatzea eta baliabideak eraginkortasunez erabiltzea. Gainera, jasangarritasuna eta kontsumo arduratsua sustatuko dira, etxeetako eguneroko errutinan eragina izateko.
Tailerrean parte hartzeko, izena eman behar da (urtarrilaren 17an, ostiralean amaituko da parte-hartzeko epea). Horretarako, Kultur Etxera gerturatu edo kultura@legorreta.eus helbidera idatzi beharko da. Matrikula doakoa da, eta parte hartzeko gutxieneko adina 16 urtekoa da.
Udal arduradunek animatzeko deia egin dute «Elikagaien xahutzea mundu mailako arazoa da, eta horren aurrean ekitea denon ardura da. Tailer honek ohitura osasungarriak hartzeko eta sukaldaritzaz gozatzeko aukera paregabea eskaintzen du».
Ohiturak aldatu eta ingurumenaren aldeko urratsa egin nahi duten herritar guztiei aukera aprobetxatzeko deia egin nahi izan die Udalak. Janari-soberakinekin hasi daitekeen aldeketa, egunerokotasuneko rutinan sartzeko aukera baliatuz.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.