Borrar
Naturarekin orekan egindako lana, bisitagai igandean
'Esnearen zikloa' | Iztueta baserria

Naturarekin orekan egindako lana, bisitagai igandean

Bi orduko iraupena izango du bisitak, helduek 12€ ordaindu beharko dituzte eta 6€ haurrek

DV

Viernes, 17 de enero 2025, 12:27

Gizarte azkar eta ero honetan oreka maiz aipatzen da funtsezko kontu bezala, norberarekin zein inguruarekin, eta filosoafia hori aspalditik du bere Iztueta Baserriak. Esne behiekin lan egitean duten prozedura da erakusgarri argienetakoa eta aste-bukaera honetan ateak irekiko dituzte nahi duen orok lehen eskutik bizi ahal izateko. Igandean izango da, urtarrilak 19, 11:00etan hasita. Bi orduko iraupena izango duen bisita egingo da. Helduek 12€ ordaindu beharko dituzte eta 6€ haurrek.

Iztueta Baserrian animalien ongizatea eta elikadura zaintzen dituzte, ingurugiroa eta iraunkortasuna oinarri hartuta. Gainera, ziklo guztiaz arduratzen dira, beren produktuetan kalitate gorena bermatzeko. Iztuetan oso barneratuta dute behiak direla proiektu honen ardatz nagusia; behiek eskaintzen dieten esnea da euren sorkuntza guztien oinarria eta, esnea goi mailakoa izateko, behiak ere halakoak izan behar dute, beraz, euren zaintza egokian oinarritzen da lanaren parte handi bat.

Abereak, ukuilua, zelaiak, esnetegia eta baserria erakutsiko dira, baserriko bizimodua ezagutzeaz gain ekoizten dituzten kalitate handiko produktuak dastatzeko aukera izango dute bisitariek, eta, bide batez, inguruko paisaia paregabeaz gozatzekoa.

Parketxeak antolatu ohi dituen ekimenetan izan ohi den bezala, Iztueta Baserrira bisitan parte hartu nahi duen orok aurrez eman beharko du izena. Hartarako, mezu elektronikoa bidal dezake barandiaran@gipuzkoanatura.eus helbidera edo ondorengo telefono zenbakietara deitu: 943 18 03 35 / 688 895 069. Informazio gehigarria aipatutako bideetan zein www.gipuzkoanatura.eus webgunean topa daiteke.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Naturarekin orekan egindako lana, bisitagai igandean