Borrar
Urgente Largas colas en la AP-8 y la GI-636 en dirección a la muga

Lazkao

Matrikulazio epea zabalik San Benito ikastolan

J. Z.

lazkao.

Asteazkena, 29 urtarrila 2025, 20:40

Comenta

San Benito Ikastolak jakinarazi du Haur Hezkuntza (HH), Lehen Hezkuntza (LH) eta Bigarren Hezkuntza (DBH) mailatan matrikulatzeko epea otsailaren 3tik 14ra bitartean izango dela. Epe horretan, familiek datorren ikasturterako aurrematrikula egin ahal izango dute.

Prozesua errazteko, ikastolak bi jardunaldi berezi antolatu ditu. Otsailaren 5ean HH2 mailaren aurkezpena eta bisita gidatua eskainiko dira: 17:00etan euskaraz eta 18:00etan gaztelaniaz. Bestalde, otsailaren 8an, ate irekien jardunaldia izango da DBH mailarentzat, 10:00etan euskaraz eta 10:30ean gaztelaniaz.

Matrikulazio eskaerak egiteko bi bide egongo dira. Online, https://ikasgunea.euskadi.eus/eu/inicio webgunean, eta aurrez aurreko matrikulazioa, aurretik hitzordua eskatuta 943 880 800 telefonoan.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Matrikulazio epea zabalik San Benito ikastolan