Lazkao
Lazkao Txiki Musika Eskolak Musikaldia eta Trikitixa Jaialdia ospatuko dituJ. Z.
lazkao.
Osteguna, 27 otsaila 2025, 20:38
Lazkao Txiki musika eskolak Musikaldia 2025 antolatu du martxoaren 5, 6 eta 7an, eta hiru egun horietan zehar bost emanaldi eskainiko ditu Areria aretoan.
Lehen egunean, arratsaldeko 17:00etan, goiztiarrak, ikastaroak eta instrumentuetako ikasleak arituko dira, eta 18:30ean hastapena B eta D-ko ikasleek parte hartuko dute. Martxoaren 6an, 17:00etan gaztetxoak, hasiberriak eta instrumentuetako ikasleak igoko dira agertokira, eta 18:30ean hastapena A eta hasiberriak izango dira protagonistak. Musikaldia martxoaren 7an amaituko da, 18:30ean ospatuko den helduen kontzertuarekin.
Bestalde, martxoaren 22an, Lazkaoko frontoian II. Trikitixa Jaialdia ospatuko da, eta sei talde arituko dira eguerdiko 12:00etatik aurrera. Bertan izango dira Alaitz Roteta, Gorka Valdés eta Hekthor Folk, Leire Zumeta, Amaia Arza eta Gari Otamendi, Jone Izagirre, Enara Donavera eta Malen Barrenetxea, Irma Karrera, Jokin Tolosa eta Iker Allur eta LTMEko ikasleak, besteak beste.
Jaialdiaren ostean, Ixurrene jatetxean bazkaria egingo dute, eta parte hartu nahi dutenek musika eskolako idazkaritzan erosi ahal izango dituzte 32 euroko sarrerak.