Kantuz amaitu dute Orkatz abesbatzako hiru taldeek ikasturtea
MIKEL BERASATEGI
Asteartea, 28 ekaina 2022, 00:15
Urtero bezala, Orkatz Abesbatza osatzen duten hiru taldeek, ikasturte on bati amaiera eman zioten kantuz. Honela, euria medio, Eskolako patioan egin zuten beraien azken kontzertua.
LGTBIQ+ Harrotasun eguna
Gaur arratsaldean, LGTBIQ+ harrotasunaren egunaren aitzakian, eskolako gimnasioan, ESNATU NAIZ, antzezlana ikusteko aukera izango da. Emanaldia, arratsaldeko 19:30ean hasiko da eta sarrera dohain izango da.
Udako ordutegia
Datorren abuztuaren 1era udako ordutegia egongo da martxan Udal Liburutegian, honela astelehen eta ostiraletan irekiko delarik goizeko 10:30etik eguerdiko 13:30era. Astearte, asteazken eta ostegunetan liburutegia itxita egongo da.
Igerilekuak martxan
Iaz bezala, Zerki enpresak kudeatuko ditu idiazabalgo igerilekuak. Aurtengoan, aurreko bi urteetan ez bezala, Covid-aren aurkako ezohiko neurririk gabe irekiko dira.
Aurrez, urteko abona egiteko denbora ere egongo da. Honela, astelehen eta astearte arratsaldean, 5etatik 7etara, igerilekuan bertan. Bi abonu mota daude; pertsonala eta familiakoa. Pertsonalean, 3-14 urte bitarteko haurrek, 28 euro ordainduko dute; 15 urtetik gorakoek berriz, 39 euro.
Familikoen artean berriz, seme alaba bakarrekoek, 72 euro; bi seme-alaba edo gehiagokoek 72 euro; haurrik gabeko bikoteek 67 euro eta guraso bakarrekoek 56 euro. Abonuak, momentuan bertan ordainduko dira eta txartelaren bidez edo metalikoan ordaindu ahalko dira.