Borrar
'Azken balea' antzerkia eskainiko da umeentzat. DV

Klima aldaketaz kontzientziatzeko 'Azken balea' antzerkia

IKER AIZPURUA

IDIAZABAL.

Asteartea, 20 iraila 2022, 23:33

Comenta

Ostiral honetan, irailak 23, 'Azken balea' izeneko antzerkia eskainiko da umeentzat. Antzerki hau Txomaxen abenturak pailazo konpainiak eskainiko du. Obra honek, Muxi eta Tomaxen abenturak kontatzen du. Bi pailazoak, Kanadara joango dira plastiko eta kutsadurarengatik arriskuan dagoen azken balea salbatzeko ahalegina egitera. Umorea, magia, kantak eta jolasak tartekatzen ditu ikuskizun honek.

Emanaldia, arratsaldeko 18:00etan izango da futbitoan, eta 4 urtetik gorako umeei zuzendua dago. Asteklima, klima eta energiaren astearen kontzientziaziorako astearen barruan Udalak Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin antolatutako ekimena da.

Ikastaroak

Atzo argitaratu zituen Udalak antolatutako ikastaroetan izena emandakoen behin behineko zerrendak. Guztira 23 ikastaro ezberdin antolatu dira, horietatik 9 berriak. Ikastaroetan denera 195 pertsonek eman dute izena. Kirol ikastaroetan 105 pertsona apuntatu dira, kultur ikastaroetan 45, Ahalduntze Eskolan 20 eta ongizate ikastaroetan 25 herritar. Zerrendak ikusgai daude udaletxean eta www.idiazabal.eus webgunean. Zuzenketak egin nahiko balira ostirala baino lehen jakinarazi behar da.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Klima aldaketaz kontzientziatzeko 'Azken balea' antzerkia

Klima aldaketaz kontzientziatzeko 'Azken balea' antzerkia