Idiazabal
Herri krosean parte hartzeko izen-emateak irekitaAstelehena, 8 urtarrila 2024, 21:40
Aurten Idiazabalgo Herri Krosaren 43. edizioa jokatuko da urtarrilaren 28an, eta antolakuntza taldeak gogoratu nahi izan du, hilaren 26ra bitartean (12.00ak arte), izen-emate epea irekita egongo dela. Ostiralera arte, urtarrilak 12, prezioa 8 eurokoa izango da, eta hortik aurrera, 10 euroko kostua izango du parte-hartzaileentzat. Nagusien proba eguerdiko 12:00etan hasiko da.