Borrar
Korrika ostirala arratsaldean iritsiko da Idiazabala. I.A.
Idiazabal

Jai giroko ekitaldiak Korrikari ongietorria emateko

IKER AIZPURUA

IDIAZABAL.

Astelehena, 4 apirila 2022, 23:03

Comenta

Ostegunean, Amurriotik atera zen 22. Korrika, ostiral arratsaldean iritsiko da Idiazabala. Segura aldetik sartuko da, eta herriko kaleak zeharkatu eta gero, Olaberria aldera joango da.

Herriko eragileek, Korrikaren bueltan, festa antolatu dute ostiralerako. Arratsaldeko 17:00etan hasita, plazako karpan, Guraso Elkarteak txokolatada emango du. Korrika pasa ondoren, Jun ta jo txarangak kaleak alaituko ditu Illati euskara elkartearen eskutik eta Gazte Asanbladak pintxoak eskainiko ditu. Festa amaitzeko, 21:00ak aldera, herriko merkatari eta ostalariek eskainitako produktuen zozketa egingo da.

Korrika arratsaldeko 18:18ean iristea espero da San Ignazioko ermita ondora. Geronimoena parera igo ondoren, kaleraino sartuko da Korrika, eta berriz, atzera, Geronimoenaraino jetsiko da bide beretik baina oraingoan Olaberria aldera joateko. Lekukoa eskuz esku ibiliko da ibilbide guztian. AMPO, udaletxeko langileak, Idiazabalgo Udala, Guraso Elkartea, Aita Iparragirre Herri Eskola, Idiazabalgo EH Bildu, Kimu kultur elkartea, Illati euskara elkartea eta Gazte Asanblada izango dira euskararen lekukoa eramango dutenak.

Txurreria

Ostiralean, eguraldi txarrarekin batera, txurreria iritsi zen Idiazabalera. Hotzari aurre egiteko, garai ezin aproposagoan ailegatu zen dudarik gabe. Iganderarte egongo da Txomenareneko parkearen aurrean.

Pilota

Bihar, asteazkena, jokatuko den Ukrainako herritarren aldeko pilota partida solidarioko sarrerak, liburutegian eskura daitezke edo 616 437 817 telefono zenbakira deituz.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Jai giroko ekitaldiak Korrikari ongietorria emateko

Idiazabal: Jai giroko ekitaldiak Korrikari ongietorria emateko