Jai giroa nagusi motorzaleek antolatutako festa solidarioan
IKER AIZPURUA
Asteartea, 28 ekaina 2022, 00:15
Larunbatean, Euskal Aker Goiherri Bikers eta Hyzal Ridersek elkarlanean antolaturiko motorzale topaketa solidarioa izan zen Idiazabalen.
Eskualdeko motozaleak 10:00etarako gerturatzen hasi ziren futbitora. Gero, Goierrin zehar programaturik zuten ibilbideari ekin zioten. Eguerdian, 200 lagunetik gora elkartu ziren plazako karpan paella bazkal-tzeko.
Jasotako dirua, Katxalin elkarteari laguntzera bideratu dute antolatzaileek. Katxalinek, bularreko minbizia edo ginekologikoa duten emakumeei laguntzeko lan egiten du. Arratsalde partean, sokatira txapelketa egin zuten bertaratutakokoek, eta eguna maiatzeko
Anónimos rocanrroll eta Zikins party taldeek kontzertua eman zuten.
Lepokoa galduta
Asteburuan, zintzilikariodun lepoko kate bat galdu da Idiazabalen. Lepokoaren jabeak, lepokoa topatuz gero Izparren uzteko eskatu du.
Sexilioa
Udaleko berdintasun batzordeak antolatuta, hitzaldia eskainiko da bihar. 'Sexilioa: LGTBI pertsonak herri txikietatik ihesi' izenburupean. Sexilioa, herri txikietan bizi diren pertsonek, beraien sexualitatea modu aske batean bizi ahal izateko hirietara bizitzera joaten direnean gertatzen den fenomenoari deitzen zaio. Zuriñe Rodriguez adituak emango du hitzaldia, bihar 18:30ean, udaletxeko areto nagusian.