Gaztaren egun handia gaur Idiazabalen
IKER AIZPURUA
Idiazabal.
Igandea, 8 maiatza 2022, 00:20
Atzo, egun osoan zehar, gazta postuak zabalik izan ziren eta jende asko izan zen Idiazabala gerturatu zena. Gazta azokako lehen egunak, eguraldia ere lagun izan zuen. Gaur, goizeko 10:00etan irekiko ditu ateak Gazta Azokak. Euskal Herriko 24 gazta eta kanpotik etorritako beste sei dastatzeko aukera izango da arratsaldeko 15:00ak bitartean. 3 euroren truke sei pintxo jateko aukera izango da.
Gazta postuez aparte, bestelako ekitaldiak ere izango dira. Umeentzako artzain jolasak egongo dira, gazta egite eta ketze erakustaldia egongo da baita ere. Eguerdi aldera, artaldeak pasako dira herriko kaleetatik, eta ondoren ile mozketa erakustaldia egingo da.
Artilea lantzeko tailerrean parte hartzeko aukera izango dute Idiazabala gerturatzen direnek. Idiazabalen aurkezten diren gazten artean onena zein den aukeratuko dute bertaratzen direnek. 13:30ean, sari banaketa egingo da eta Juanita Irastorza gaztagileari omenaldia egingo zaio.
Jai giroa, gazta jateko aukera eta zertaz gozatua ez da faltako hortaz gaur Idiazabalen.