Gaztañaditxuloko gazta onenen artean
Bergaran egindako ardi gazta txapelketan bigarren saria jaso du pasa den asteburuan
IKER AIZPURUA
IDIAZABAL.
Asteartea, 13 iraila 2022
Azken asteetan, Idiazabal gaztaren txapelketa ugari daude bazterretan. Txapelketa horietako bat izan da pasa berri den larunbatean Bergaran ospatutakoa. Bergarako San Martin azokan egin zen ardi gazta txapelketan, Idiazabalgo Gaztañaditxulo baserriko gaztak bigarren saria jaso zuen. Ander Barandiaranen gazta Kortariako gaztaren atzetik, eta Mausitxakoaren aurretik geratu zen sailkapenean.
Bergarako sariaz gain, lorpen gehiago ere izan dituzte Gaztañaditxulokoek azkenaldian. Aurreko astean bertan, Ordiziako 49. Gazta txapelketan laugarren postuan geratu zen, eta Legazpin jokatu zen Gipuzkoako txapelketan ere postu bera izan zuen idiazabaldarraren gaztak.