Borrar
San Miguel plaza azokarako prest. IKER AIZPURUA

Gaur eta bihar 30 gazta ezberdin dastatzeko aukera Idiazabalen

IKER AIZPURUA

IDIAZABAL.

Larunbata, 7 maiatza 2022, 00:10

Comenta

Gaur goizeko 11:00etan emango zaio irekiera Idiazabalgo Euskal Gaztaren Azokari. Bi egun iraungo ditu feriak. Euskal Herriko 24 gaztagilek beraien postuak jarriko dituzte eta kanpotik etorritako beste 6 gaztaz gozatzeko aukera izango da. Sei gazta pintxo jateko aukera izango da 3 euroren truke.

Gazta postuez gain, artzantzaren inguruko bestelako ekitaldiak ere izango dira. Maridajea, mami tailerra, 'Artzain izan nahi dut' esperientzia Aritz Ganboaren eskutik, dastaketa komentatua eta dantza ikuskizuna.

Bihar, goizeko 10:00etan irekiko dituzte ateak gazta postuek eta ekitaldiek arratsalderarte iraungo dute.

Gaurko egitarauari dagokionez, 11:30ean European Cheese Route elkarteko gazta dastaketa izango da ardo maridajearekin; 12:30ean mamia egiteko tailerra; 16:30ean Artzain izan nahi dut esperientzia; 18:30ean Idiazabal gazta dastaketa komentatua eta 19:30ean Tio teronen semeak taldearen Festamentua dantza emanaldia.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Gaur eta bihar 30 gazta ezberdin dastatzeko aukera Idiazabalen

Gaur eta bihar 30 gazta ezberdin dastatzeko aukera Idiazabalen