Espaloietan irisgarritasuna hobetzeko lanak
IKER AIZPURUA
idiazabal.
Igandea, 18 iraila 2022, 00:15
Abuztuaren erdian, herriko hainbat espaloi konpondu eta irisgarritasuna hobetzeko egindako lanak amaitu berri dira. Anbulategi aurreko eta Mujika jatetxe inguruko espaloiak, aspaldiko urteetan, egoera txarrean zeuden. Lurreko materiala gastatu izanak eta arbolen zuztarrek, baldosak apurtzearen ondorioz, behin baino gehiagotan, estropozu eta erorketak eragin dituzte bi puntu hauetan.