Borrar
Las diez noticias de la jornada
Kontrako markagailuari buelta eman eta finalera sartzea lortu zuten ibartarrek. Lauburu
Ibarra

Lauburuk igoerako finala jokatuko du Santa Colomaren aurka larunbatean

Marlex Mataróren aurka 3-6 irabazi zuen, bigarren zatian markagailua iraulita eta penalti bikoitza geldituz

Amaia Núñez

Ibarra

Martes, 3 de junio 2025, 20:27

Ametsetako denboraldia borobildu eta errealitate egitea posible dela erakutsi zuen Lauburuk. Marlex Mataró, katalan-valentziar multzoko txapelduna irabazi zuten ibartarrek itzulerako partiduan, 3-6, finalerako txartela eskuratzeko.

Emozioz betetako norgehiagoka izan zen. Izan ere, Belabietan jokatu zen joaneko partidan egin zuten antzera, kontrako markagailuari buelta ematea lortu zuten. Etxean 5na berdinduta iritsi ziren Kataluniara, zituzten aukera guztiak baliatzeko konpromiso eta fede itsuarekin.

Lehen zatia atzetik hasi zuten, atsedenaldian 3-1ekoa zen mar-kagailuan. Hala ere, pistan irudi ezberdina islatzen zela argi zuten Mikel Diestroren mutilek eta lanean jarraitu zuten. Bigarren zatian, joaneko partidan geratu zen antzera, Rafa kapitainak eman zuen aurrerapausua 3-2koa lortuta. Taldeak bultzada horri jarraipena eman zion: Chukyk berdinketa lortu zuen, Marcos aurkarien iritsierak aurreratu eta zapuztu zituen eta, Manuk, penalti bikoitza gelditu zuen, Mataró aurreratzea saihestuz.

Aldi berean, golak ere iristen hasi ziren. Victorrek jarri zuen 3-4koa amaierarako hiru minutu eta erdi eskas geratzen zirenean, atezain jokalariarekin. Kanporaketa osoan lehen aldiz jarri ziren aurretik ibartarrak eta Zalduak gol erabakigarria lortu zuen bi minutu beranduago. Hogei segundo besterik geratzen ez zirela eman zuen azken epaia Victorrek, Raulen lapurreta bat baliatuta.

Berrogehita hamar zale inguruz babestuta egon zen Lauburu eta partiduaren amaiera eromena izan zen. Garaipenarekin, bigarren mailara igotzeko finalean da talde morea. Azken kanporaketan Santa Coloma B taldea izango dute aurkari, igandean egin zen zozketaren ondoren. Kantxa faktorea izango dute Ibartarrek. Larunbat honetan Santa Coloman jokatuko dute eta, itzulerakoa, ekainaren 14an izango da Belabietan.

Haur danborrada

Aurten ere Ibarrako jaietan haurren danborrada egingo da San Bartolome egunean. 4 eta 15 urte bitarteko haur eta gazteek parte hartu ahal izango dute. Izena ematea irekita dago jada ekainaren 13ra bitartean Zubiaurre eta Oramahai Makiu tabernetan. Izena ematerakoan haurrak jaietako kamiseta duen ala ez jakinarazi beharko da.

Ez dutenei antolakuntzak utziko die kamiseta bat danborrada egunerako izena ematerakoan jarritako tailakoa.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Lauburuk igoerako finala jokatuko du Santa Colomaren aurka larunbatean

Lauburuk igoerako finala jokatuko du Santa Colomaren aurka larunbatean