Borrar

Gibel jatea gaur, Andramari atarian

DV

ZERAIN.

Igandea, 13 abuztua 2017, 00:52

Comenta

Bihar, Andramari bezperan, hasiko dira herriko festak, baina aurrez, gaur iluntzean ohiko gibel jatea egingo da Liztormendi elkartean 20:30etatik aurrera. Aspalditik datorren ohitura da gaurko afariarena. Garai batean, festetarako txekorrak hiltzen zirenean, lehenen jan beharreko zatia gibela zenez, festa aurrean gibel-jatea egiten hasi ziren. . Aurrez, 7:30etatik aurrera, triki-bertso poteoa egongo da herriko bi tabernetan Eneko Araiztegi eta Maialen Akizu bertsolariekin, Liztormendik antolatuta. Afalostean ere, bi bertsolari gazteak lagun, ez da bertsorik, soinurik eta parranda girorik faltako sozietate aldean.

Bihar egun guztian zehar haurrek izango dute protagonismoa joko, puzgarri, antzerki, jaialdi, bazkari eta abarrekin. Iluntzean jada ohitura bihurtu den sagardo edana eta txekor jana izango dira. Andramari jaiak gainean dira eta Zerain aldean festarako gogoz dago jendea.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Gibel jatea gaur, Andramari atarian