Borrar
Santutegira goizean zehar meza entzutera hurbildu dira elizkoiak.

Ver 29 fotos

Santutegira goizean zehar meza entzutera hurbildu dira elizkoiak. Belauntzaran
Tolosaldea

Egun handia eta jendetsua Aralarren

Mikel Goiangeruaren eguna izanik, lagun ugari izan dira santutegian ohitura zaharra eutsiz

Elisa Belauntzaran

Tolosaldea

Astelehena, 29 iraila 2025, 13:36

Comenta

Mikel Goiangeruaren eguna ospatzen den honetan, lagun ugari izan dira Aralarako santutegian meza entzun eta lagunekin eguna pasatzeko asmoz. Bertan, Jesus Sotil eta Alfonso Garziandia izan dira lehen mezak emateko arduradunak. Itxaropenaren jubileoaren urtean, apaizek munduan dauden gerrak gelditzeko eskaera bereziki egin dute, «pakea irits dadin bereziki une honetan latz sufritzen ari diren herrialdetara» santutegira hurbildu diren elizkoien aurrean.

Goizean goiz mugitu dira Elduaingo Mariano, Maria Dolores eta Julita eta ziotenez ohitura zaharra mantenduz, kateak bizkar gainetik eta lepondoan pasatu dituzte erreuma eta artitrisaren aurka. Urtero etortzen diren hiru lagunek, meza entzun eta eguna inguruan pasatzeko asmoa zuten.

Bestalde, Mikel Deunaren irudia gurtu dute urteroko legea betez. Tradizioz beteriko santutegia da Aralarkoa eta belaunaldiz belaunaldi ohitura horiek betetzeko ohitura betetzen jarraitzen dute hainbatek. Gero, salda beroa eta txorixo egosia dastatzeko aukera izan dute santutegiko ostatuan, kanpoan zegoen haize freskoak horrela gomendatzen baitzuen.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Egun handia eta jendetsua Aralarren