Borrar

Dena prest Larraulen San Esteban jaietarako

NÚÑEZ

LARRAUL.

Asteazkena, 1 abuztua 2018, 00:08

Comenta

Gaur Larraulgo jaien atari gisa zine emanaldia egongo da plazan 22:00etan. Txupinazoa bihar botako da, 19:30ean, Pello Joxeperen jaitsierarekin batera. Ondoren, buruhandiak aterako dira eta Gurdi soinu herriko txarangak alaituko du giroa. Gazteek iluntzea afaria izango dute, ondoren jokoak eta gauean akanpada egingo dute.

Ostiralean, meza nagusia eskainiko da 11:00etan San Esteban elizan. Segidan hamaiketako herrikoia egingo da. Arratsaldean, herri kirol saioa izango da 18:00etan plazan eta 20:00etan kantu-poteoa egingo da Usarrabi taldearekin. Ondoren, herri afaria egingo da plazan. Gauean, Balerdi Balerdi taldeak kontzertua eskainiko du. Segidan Dj Balber izango da. Larunbatean, haurrentzako altxor bilaketa jokoa antolatuko dute gazteek 11:00etatik aurrera eta amaitutakoan apar festa egingo da. Ondoren, haurren bazkaria egingo da eta ondoren adin guztientzako puzgarriak izango dira. 16:30etik aurrera Mus Txapelketa jokatuko da elkartean. Iluntzean barrikote herrikoia egingo da Urbeltz plazan eta gauean Dj Urkirekin dantzaldia. Goizeko 3:00etan Baratxuri zopa izango da. Igandean, sagardo dastaketa egingo da eguerdian trikitilariek alaituta eta toka txapelketa antolatuko da. Arratsaldean, bertso saioa egingo da plazan Maialen Maialen Lujanbio, Oihana Iguaran, Haritz Mujika eta Andoni Egaña bertsolariekin. Larraulgo bertso taldea arituko da gai jartzen. Ondoren, Izer eta Alabier trikitilariekin erromeria jaiei amaiera emateko.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Dena prest Larraulen San Esteban jaietarako