Amundarain errekan bainatu nahi dutenentzako oharra zabaldu du Zaldibiako Udalak
YARZA
Ostirala, 29 uztaila 2022, 00:04
Azken asteetako eguraldi beroekin, Zaldibiar zein eskualdeko herritarrak Amundarain errekan bainatu dira, eskolako zubiaren eta harrizko zubiaren arteko eremuan. Horietako batzuk Zaldibiako Udalean jakinarazi dutenez azkura eta azaleko kalteak izan dituzte. Udalak adierazi duenez «eremu hau ez da bainu leku ofizialen barne kokatzen, nahiz eta jende askok hartarako erabili. Horregatik, gogoraratzen dugu norberaren ardura dela bertan gerta daitekeena». Udalak erreka inguruan oharrak jarri ditu egoera azalduz, bainatu nahi dutenek kontuan izan dezaten uretara sartu erabakitzerakoan.