Partida bikainak eta aparteko giroa frontoian
Pilota nagusi izan da Albizturko jaietan, haur nahiz helduen parte-hartzearekin
NÚÑEZ
Martes, 16 de agosto 2016, 00:16
Haurren zein helduen pilota partidak izan dira protagonista Albizturko Andra Mariaren Jasokuntzeko jaietan. Atzo goizean haurren arteko hiru pilota partida jokatu ziren eta, hauen amaieran, guztiek eraman zuten garaikurra. Lehenengo partiduan, Tomas Zubizarretak eta Eñaut Iturainek irabazi zuten Egoitz Larrarteren eta Oier Arandiaren aurka. Ondoren, Enaitz Artola eta Julen Intxausti gailendu ziren Oihan Arandia eta Beñat Elolaren aurrean eta, hirugarren partiduan, Oihan Aranzadik eta Oier Aramendik irabazi zuten Eneko Murua eta Aritz Estebanen aurka. Igandean ere herriko gazteen arteko pilota partidak jokatu ziren, frontoia ikuslez betez.
Toka txapelketa
Era berean, toka txapelketa ere antolatu zen atzokoan meza nagusiaren eta Salbearen ondoren. Berrogei herritar inguruk parte hartu zuten bertan eta tiraldi guztien amaieran, Martina Otamendik irabazi zuen emakumezkoetan, Andoni Arandiak gizonezkoetan eta Eñaut Izetak haurretan. Nekane Querejeta eta Feli Aranguren izan ziren bigarren eta hirugarren emakumeetan, Joxe Mari Elola eta Xabier Aizpurua gizonetan eta Mikel Etxeberria eta Aratz Iraola haurretan.