Udaleku irekietarako begirale bila dabil Udala Amezketan
GOIKOETXEA
Sábado, 14 de mayo 2016, 00:39
Amezketako Udalak, Zumadi ikastetxeko guraso elkartearen laguntzaz, zaintza zerbitzua eta udaleku irekiak antolatu ditu uztailaren 4tik 29ra, eta begirale lanak egin nahi dituztenentzat curriculumak bidaltzeko epea zabaldu du: interesatuek hilaren 20ko arratsaldeko 15:00ak baino lehen aurkeztu behar dute euren curriculuma udaletxean edo s.amezketa@gmail.com helbide elektroni- kora bidaliz. Hezitzaileen aukeraketa prozesuan parte hartzeko ezinbestekoa izango da 18 urte beteta izatea edo 2016an betetzea eta udalekuen prestaketa-epean zein udalekuek dirauten bitartean lanerako prest egotea. Horrez gain, kontuan hartuko dira, besteak beste, aisialdiko begirale edo zuzendari titulua izatea, Amezketakoa izatea edota heziketarekin zerikusia duten ikasketak izatea: irakasle-ikasketak, gizarte hezkuntza, pedagogia, psikologia,... Udalekuak prestatzeko programazioa ekainaren 10ean egingo da eta gurasoekin bilera berriz, 17an. Amezketako Udalak hilaren 30ean emango du hautaketaren berri.
Publicidad
Hautesle-errolda ikusgai
Ekainaren 26an ospatuko diren Espainiako Kongresurako eta Senaturako hauteskundeei begira, Amezketako Udalak iragarri du hautesle-zerrendak ikusgai izango direla hilaren 16ra bitartean, datorren astelehen arte, hala nahi dutenek erreklamazioak egin ditzaten. Horrekin batera, hautesle mahaiak eta hauteslekuak zein izango diren ere ikusgai egongo da gaurtik igandera bitartean.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión