Borrar
Berastegiko futbol taldeak denak batera eskola aurreko zelaian partidak jokatu aurretik.

Atzo hasi eta gaur amaituko dira gazte festak Berastegin

LABAIEN

Sábado, 19 de marzo 2016, 00:26

Atzo arratsaldean, giro polita sortu zen Berastegin eskola aurreko zelaian. Lau futbol talde elkartu ziren nor baino nor elkarren kontra aritzeko asmoarekin. Taldeak, gutxi gora behera adinenen arabera eginak ziren. Denak denen aurka aritu ziren eta esan behar da, nahiko parekatuak ibili zirela emaitzei dagokienez. 8 minutuko txandak izan ziren lehia bakoitzean. Talde urdiña izan zen azkenean txapeldun, nahiz eta txapela ez zen euren helburu nagusia, ondo pasatzea eta ikuskizun polit bat eskaintzea baizik. Ondoren, festa giroak jarraitu zuen triki-poteoa eta herri afariarekikin

Biharko egitarauan berriz, arratsaldeko 15:00tan mus txapelketako finalak iragartzen dira. 17:30 etan, bakarrizketak, herriko antzerki taldearen eskutik. Jarraian, kapoeira erakustaldia izango da Senzala Euskadi taldearekin eta arratsaldeari amaiera emateko, sagardo dastaketa eta toka. Gauerditik aurrera, aurtengo gazte festei amaiera emanaz, Skabidean eta Guris taldeak ariko dira lanean goizalderarte.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Atzo hasi eta gaur amaituko dira gazte festak Berastegin

Atzo hasi eta gaur amaituko  dira gazte festak Berastegin