Ostegunean Aranbururen debuta profesionaletan
MIRYAM GALILEA
Domingo, 24 de enero 2016, 01:47
Profesionalen munduan murgildu da aurten Alex Aranburu ezkiotarra eta hurrengo ostegunean, urtarrilak 28, izango da bere debuta Mallorcan ospatuko den lasterketan.
«Ahalik eta maila hoberena ematea tokatzen zaigu», dio Aranburuk. Mallorcan lau egunetan lau etapa izango dituzte eta Ezkioko txirrindulariak momentuz lauetan parte hartuko du. «Mallorcatik bueltan Valentziara joango naiz eta gauzak ondo badoaz Mediterraneoko Bueltara. Urte hasiera oso potentea dugu, maila handiko talde eta jendearen aurka», dio.