Alzheimerra ikusarazteko musika-ikuskizuna saritu dute Bartzelonan
Espainiako Neurologia elkarteak Jaso Ikastolak DBHko ikasleekin egindako 'Ximur' ekimena goraipatu du
Aiton-amonen egoerara gerturatzeko abiatu zen proiektua eta askoz harago heldu da. Jaso Ikastolak DBHko ikasleekin 'Ximur' musika ikuskizunarekin Alzheimerra eta adinekoen errealitatea aztertu zituen eta ordutik hainbat errekonozimendu jaso ditu, azkena Espainiako Neurologia elkarteak kategoria sozialean emandakoa.
Publicidad
Alzheimerrari buruz ematen dituen sarietan 'Ximur' musikalaren «proposamen artistiko eta hezitzailearen originaltasuna» nabarmendu ditu epaimahaiak, irakaskuntza-proiektuak «ezagutzari eta prebentzioari» lotuta egindako lana goraipatzeaz gain. Imanol Janices eta Irantzu Zabalza musikalaren zuzendariek jaso zuten saria, eta esker ona adierazi. «SEN bezalako ospe zientifikoa duen erakunde batek, eskola-talde honek sormenaren eta lan kooperatiboaren bidez, haien aitona-amonen belaunaldiko pertsona askok bizi duten errealitatera hurbildu, enpatizatu eta sentsibilizatu nahi izanagatik, bai eta ekimenaren sormena eta konpromisoa aitortu nahi izateagatik».
Ekimen pioneroa da Jaso Ikastolarena, bai jorratzen diren gaiengatik zein metodologia beragatik ere. Izan ere, lehenik gaiak DBHko ikasleek beraiek eztabaidatu eta aukeratzen dituzte eta, ostean, ikuskizunaren diseinuan, interpretazioan, ekoizpenean eta sustapenean parte hartzen dute.
Urtero egiten da musika ikuskizun bat, beti gizarte gai bat jorratzeko. Hamar egin dira jada eta hurrengoa prestatzeko lanetan buru belarri dabiltza murgilduta. Ohar bitartez aurreratu dutenez 'Sutan' deiturikoa, metodologia berdinarekin egingo da. «Feminismoari eta lan-eremuko genero-berdintasunari eskainita dago», azaldu dute.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión