Borrar
Astelehenean Ermura gerturatu zen gune ibiltaria, eta bertan eta bertan izan ziren gunearen babesle diren, Kutxabank eta ZubeldiaRent entitateetako ordezkariak. euskaraldia

Gipuzkoako hiru herritan egingo du geldialdia Euskaraldiaren furgonetak

Asteazkenean Soraluzen egongo da gune ibiltaria, ostegunean Oñatin, eta ostiralean Elizondon eta Hondarribian

Asteartea, 25 urria 2022, 13:03

Comenta

Euskal Herriko herri eta auzoetan barna dabil jada Euskaraldiko furgoneta, ariketari buruzko informazioa eta prestakuntza eskainiz. Horrez gain, denda eta askotariko ekintzak izango ditu bere baitan. Irailaren 17an ekin zion bideari furgonetak, eta ordutik, Orio, Portugalete, Gasteiz, Sopela, Ziburu, Altsasu, Lizarra eta beste hainbat herri bisitatu ditu.

Azaroaren 27ra arte ibiliko da prestakuntza eta informazioa zabaltzen, eta Gipuzkoan igaroko ditu hurrengo egunak. Hala, asteazkenean, urriak 36, Soraluzen egongo da; ostegunean, urriak 27, Oñatin, eta ostiralean, urriak 28, Elizondon eta Hondarribian. Urriko azken hiru geldialdiak Donibabe Garazin, Arbonan eta Gernikan egingo ditu, hurrenez hurren.

Gunearen helburua bikoitza da: batetik, Euskaraldia badatorrela jakinarazi nahi dute bertatik bertara, ariketaren inguruko informazioa eman eta izen-emateak bilduta. Eta, bestetik, Euskaraldia modu sakon eta erosoan egiteko prestakuntzak duen garrantzia zabaldu nahi dute, aholkuak eta bestelako pilulak emanez.

Izan ere, Euskaraldia hasteko hilabete eskas falta da eta jada nabari da ariketaren presentzia Euskal Herriko herri eta auzoetan. Horren adibide da herriz herri dabilen Euskaraldiaren gune ibiltaria. Informazio eta prestakuntzaz gain, denda ere topatuko dute bertaratzen direnek. Kamisetak, poltsak, jertseak… probatzeko aukera izango da; eta bertan egongo dira Euskaraldiko banderatxoak ere salgai, ariketari ikusgarritasuna ematea oso garrantzitsua baita ingurune abegikorrak sortu eta ariketa eroso egiteko. Beraz, bertan izango dira salgai (baita webguneko dendan ere), etxeetako balkoietan edo entitateetako erakusleihoetan jartzeko.

Gune ibiltaria euren herrietan hartzeaz gain, bestelako hamaika ekintza antolatu dituzte herrietako batzordeek furgonetaren bueltan. Horren adibide da Ermua, non antolatu baitzituzten jolasak eta bestelako ekintzak gune ibiltaria han zela aitzakia hartuta.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Gipuzkoako hiru herritan egingo du geldialdia Euskaraldiaren furgonetak

Gipuzkoako hiru herritan egingo du geldialdia Euskaraldiaren furgonetak