Borrar
Pablo Vidal Emakunderen Begira Sareko kide eta publizitatean aditua, gidaren aurkezpenean. Emakunde

Genero-ikuspegia duten kanpainak eta iragarkiak sortzeko gida

Emakunderen Begira Sareak publizistei bideratutako aholku sorta bat bildu du «rol eta estereotipo sexistak» saihesteko eta errealitatearekin bat datorren gizartearen irudia erakusteko

Jon Agirre

Donostia

Asteartea, 23 azaroa 2021, 12:04

Comenta

Ez dira gutxi izan eduki desegoki, estereotipatu eta sexista zutelako –eta dutelako– biralak egin diren publizitate kanpainak. Salaketa puntualetik harago joateko eta arazoari erroko irtenbideak proposatzeko Emakunderen Begira Sareak publizistei bideratutako gida bat aurkeztu zuen atzo. «Publizitateak errealitatearen gure iruditeriaren eraikuntzan duen eragina garrantzi handikoa da, eta, beraz, uste dugu garrantzitsua dela esparru honetan rol eta estereotipo sexistak saihestea eta errealitatearekin bat datorren gizartearen irudia proposatzea», nabarmendu zuen atzo Izaskun Landaida Emakundeko presidenteak.

Sareak egindako hamaseigarren topaketan Pablo Vidal kideak eta publizitatean adituak aurkeztu zuen genero-ikuspegia duten kanpainak eta iragarkiak sortzera bideratzeko gida. Besteak beste, sormen-prozesuan genero-ikuspegia txertatzeko orientabidea eskaini nahi zaie publizitate sortzaileei.

Landaidaren esanetan jarraibide praktikoak eskaintzea da asmo nagusia publizitatean rol eta estereotipo sexistak saihesteko eta errealitatearekin bat datorren gizartearen irudia erakusteko. Horretarako 'Nola hobetu publizitate-sormena genero-ikuspegiarekin' eskuliburuak briefingean, sormen-estrategian eta mezu-estrategian aplikatzea errazten duten hausnarketa-blokeak daude. Sormen-prozesuaren amaierako check list bat jasotzen du, erabat praktikoa den kontraste-tresna bat izateko asmoa duena.

Ildo horretan, Vidalek aurkeztutako gidak sormen tradizionalari alternatibak proposatzen dizkio publizitate kanpainek gure egungo gizartearen benetako aniztasuna isla dezaten.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Genero-ikuspegia duten kanpainak eta iragarkiak sortzeko gida

Genero-ikuspegia duten kanpainak eta iragarkiak sortzeko gida