Borrar
MIGUEL ANGEL MOLINA / EFE

Ertzainak kriminologian eta biktimologian prestatzeko akordioa

Jaurlaritzak eta EHUk sinatu dute hurrengo lau urteetarako, bakoitzean 125.000 euroko aurrekontuarekin

Ostirala, 15 apirila 2022, 12:33

Comenta

Ertzaintzako agenteak kriminologian eta biktimologian prestatzeko eta segurtasun publikoarekin lotutako jarduera akademikoak egiteko lankidetza hitzarmen berria sinatuko dute Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Kriminologiaren Euskal Institutuak eta Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak. Honi esker, besteak beste, delituei aurrea hartzeko ereduei, ekintza planei, delituak egiteko arrisku faktoreei eta abarri buruzko azterlanak eta txostenak egiteaz arduratuko da

Ez da aldaketa handia izango, orain arteko bidea jorratzen jarraitzeko pausua baino. Izan ere, bi erakundeak 1996tik ari dira elkarlanean, ikuspegi zientifikotik, delitugintzaren prebentzioarekin eta tratamenduarekin eta Euskadiko herritarren segurtasuna bermatzearekin zerikusia duten jardueretan, EHUko Kriminologiaren Euskal Institutuak egindako azterlanen bidez.

Hala ere garrantzitsua da, akordioarekin 2000. urtean sinatutako hitzarmena eguneratuko da beste lau urterako, hau da, 2026a arte, urtero 125.000 euroko diru-laguntza jasoko du.

Berrikuntza moduan, Kriminologiaren Euskal Institutuak kriminologiaren eta biktimologiaren arloko formakuntza ikastaroak emango ditu Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako agenteen garapen profesionalerako.

Horrezaz gainera, gai horren inguruan ikastaroak, jardunaldiak eta bestelako formakuntza jarduerak ere sustatuko ditu, besteak bestek, 'Parez-pare' jardunaldiak edo EHUren udako ikastaro bat Miramar jauregian.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Ertzainak kriminologian eta biktimologian prestatzeko akordioa

Ertzainak kriminologian eta biktimologian prestatzeko akordioa