Borrar
AEK

#Damolat kanpaina euskarazko kultura gazteen artean sustatzeko

Abenduaren 2an 'Igo Bolumena!' jardunaldian gazteen errealitatea eta hauek euskarekin eta euskarazko kulturarekin duten harremana landuko da Barakaldon

J. Agirre

Asteazkena, 6 urria 2021, 12:35

Comenta

Azken boladan Bilboko gazteek euskararen eta euskarazko kulturaren inguruan duten pertzepzioa ikertu ostean, Naroa Jauregizuria Ahize-AEK-ko aholkulariak #Damolat proiektua abiatu du. Honen barnean, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren babes ekonomikoarekin, Ikastolen Elkartea unitate didaktikoa diseinatzen ari da, datozen asteetan zabalduko dena. Zehazki abenduaren 2an 'Igo Bolumena!' lelopean Barakaldon egingo den jardunaldian izango da, hiriko gazteen errealitatea eta hauek euskarekin eta euskarazko kulturarekin duten harremana lantzeko ekimenean.

2020ko urte hasieratik 2021eko udaberrira arte interbentzioak egin dira Bilboko, Portugaleteko eta Getxoko ikastetxeetan, eta bertatik ateratako materialarekin garatu da euskarazko kulturaren transmisiorako eta berrartikulaziorako hainbat jarraibide eta ariketa jasotzen dituen ikas unitatea.

Hala jakinarazi dute Bilbon egindako agerraldian. Bertan izan dira Xabier Arauzo Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara zuzendaria; Koldo Tellitu Ikastolen Elkarteko lehendakaria; eta Naroa Jauregizuria Ahize-AEK-ko teknikaria, eta proiektuaren gidaria.

Abenduak 2ko topaketan arlo ugaritako profesional eta adituen parte hartzea izango da bertan, baina gazteei eurei ere ahotsa emango zaie.

Hori baino lehen, ordea, Barakaldoko Minas ikastetxean pilotajea egingo dute Ahize-AEK-ko teknikariek, eta azkenik, euskararen zein euskarazko kulturaren hedapenean lan egiten duten eragileen esku jarriko da doan. Hau da, irakasleen, kultur teknikarien, programatzaileen, begiraleen edo kultur elkarteetako kideen esku, besteak beste.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco #Damolat kanpaina euskarazko kultura gazteen artean sustatzeko

AEK | Ikastolen Elkartea: #Damolat kanpaina euskarazko kultura Bilboko gazteen artean sustatzeko