Borrar

Berdintasunarekin konprometitutako 20 enpresa saritu ditu Emakundek

'Berdintasunerako Lankidetza Erakunde' bereizgarriak eman dizkiete ostegun honetan egon den ekitaldian

DV

Osteguna, 16 abendua 2021, 17:51

Comenta

Emakundeko zuzendari Izaskun Landaidak 'Berdintasunerako Lankidetza Erakunde' bereizgarriak eman dizkie ostegun honetan 20 enpresa eta erakunderi. Emakundek bultzatutako BAI Sarea berdintasunaren aldeko enpresen sareak Bilboko Azkuna Zentroan egin duen 'Bidea egiten' izenburuko urteko biltzarrean egin da ekitaldia.

Bereizgarria jaso duten 20 erakunde berriekin, dagoeneko 129 enpresa eta entitatek jaso dute orotara, horietako 63 BAI Sarearen partaideak. 2018an sortu zen sarea, Emakunderen bultzadarekin eta enpresetan berdintasunaren aldeko planek eta ekintzek duten eragina biderkatzeko helburuarekin.

Landaidaren esanetan, enpresan berdintasunezko antolamendu kulturak onurak dakartza erakundearen estrategian, pertsonen kudeaketan, berrikuntzan eta gizartean duen eraginean, besteak beste.

Gainera, gogorarazi du oraindik ere erronka asko daudela lan munduan, hala nola «soldata arrakala, kristalezko sabaiak, lana eta bizitza pertsonala uztartzea, edo laneko jazarpen sexualaren eta sexistaren prebentzioa». «Berdintasunean aurrera egiteko ezinbestekoa da ekoizpena soilik aintzat hartzeari uztea eta pertsonak eta horien errealitate desberdinak kontuan hartzea», gaineratu du.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Berdintasunarekin konprometitutako 20 enpresa saritu ditu Emakundek

Berdintasunarekin konprometitutako 20 enpresa saritu ditu Emakundek