Borrar
Usoz

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak 15 arigune sortu ditu Euskaraldirako

100dik gora langilek parte hartuko dute azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo den ekimenean

DV

Donostia

Astelehena, 16 azaroa 2020, 12:55

Comenta

Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak bat egin du azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo den Euskaraldiaren bigarren aldiarekin, eta 15 arigune sortu ditu. Gainera, saileko 100dik gora langilek parte hartuko dute ekimenean.

Horrela, esaterako, Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua, José Antonio Rodriguez Ranz, Ana Agirre eta Lide Amilibia sailburuordeak eta Izaskun Landaida Emakundeko zuzendaria ahobizi eta belarriprest izango dira.

«Euskaraldia ariketa berri honetan belarriprest izateko ardura ilusioz hartzen dut. Ahobiziz inguratuta egongo naizenez, seguru nago euskara ikasten jarraitzeko oso baliagarria izango zaidala. Gure saileko lankideen parte hartzea goraipatu nahi dut, 100 lagun baino gehiago izango baikara parte hartuko dugunak eta oso harro gaude», nabarmendu du Artolazabalek.

Bestalde, sailburuordeek eta Emakundeko zuzendariak ere Emakundeko zein Berdintasun Saileko lankideek erakutsitako konpromisoa nabarmendu dute: «100 lagun baino gehiago izan gara izena eman dugunak, eta 15 arigune sortzeko hitza ere eman dugu. Euskararen erabilera gure artean sustatu nahi dugu, eta gure hizkuntza ohiturak moldatu. Lakuako pasiloetatik euskara asko entzuten eta hitz egiten dugun arren, harago joateko gai garela erakutsi nahi dugu».

Euskaraldia azaroaren 20tik abenduaren 4ra izango da. Euskara ulertzen duten hiztunen arteko hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa soziala da, gizartearen gune guztietara zabaldua eta denborari dagokionez mugatua. Euskaraldiaren helburu nagusia herritarren hizkuntza ohiturak aldatu eta, horrela, euskararen erabilera area

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak 15 arigune sortu ditu Euskaraldirako

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak 15 arigune sortu ditu Euskaraldirako