Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Ardi latxaren esneaz eta gatzagi naturalaz eginiko gazta bat erakutsiz, Aloña familiko baserrian. ARIZMENDI
«Zaurgarritasunaren seinalea: elkar zaintzen duten zahar horiek»

Hiritarrak

«Zaurgarritasunaren seinalea: elkar zaintzen duten zahar horiek»

Aloña Oiartzabal Zapirain | Baserrian ikasi zuen lana egin behar zela. Elkarrekin lana egin, sarea sortuz

Begoña del Teso

Martes, 8 de abril 2025, 06:58

Egun, Aloñak jaioleku izan zuen Errenteriako Bordaxar baserrian lehengusuek izugarrizko jogurt onak egiten dituzte. Egun, Aloñaren familiaren bizilekua 40 metrora dago: Eguzki Borda baserrian. Han egiten dute gazta. Donostiako auzoetan larunbatero izaten diren azoketan saltzen dute ugari. Egun, Aloña, psikologoa (EHUn/k lizentziatua) Astigarragan bizi da. Egun, Arantxa ama plazaz plaza, kalez kale doa kotxez, gazta eta ardi esne gordina saltzen. Egun, Maddi, Aloñaren alaba, DBH bukatua, Parisera doa ikaskideekin. Egun, Astirragako Sagardotekan kafe bat hartuz bada momentu egokia Ageda Olacireguiren akordatzeko. Bada bera Aloñaren amona eta, nola ez bazen familia osoaren sostengua. Jakina asko, baratzean zein azoketan jarduten zuen.

– Zer eman dizu baserriak?

– Naizen bezala eraiki nau. Baserri zeharo tradizionala zen gurea, familia handia biltzen zen bertan. Ez bakarrik ama, aita eta garen hiru ahizpa eta anaiak, baizik eta aitona-amonak gehi aitonaren bi anaia. Elkar lagundu, elkar sostengatu behar genuen. Animaliak, bai ardiak, bai behiak genituen. Gosaldu nahi bazenu, behiak jetzi behar, esnea egosi, kafea berotu eta ogia bota katiluan. Eguzki Bordan ikasi/ikusi nuen nik elkar zaintzaren garrantzia. Nik uste, han hasi nintzen erabakitzen jendea lagundu nahi niola. Bertan sortutako sarea hain zen trinkoa... Hantxe jakin nuen beste sareak josi behar zirela, gizarte mailakoak.

– 'Intervención social' (Esku-hartze soziala) da gehien bat zure lanaren eremua. Ez duzu horren gustuko terapia.

– Jendearengana joan nahiago dudalako jendea hartu baino. Ez dakit zer gertatzen zaidan baina ez dut gogoko kobratzea jendea entzuteagatik. Bestalde, nire irudiko, sekulako eskarmentu behar duzu bai bizitzan bai profesioan jendea entzun eta gidatzeko; bideratzeko, aholkuak emateko. Bada hirugarren arrazoi bat, terapiara doana bere burua prestaturik agertzen da kontsultan, ezkutu antzeko batez babestua. Esku-hartze sozialean, berriz, abisatu gabe agertzen zara etxeetan, egoitzetan, ikastegietan. Ezer prestaturik ez dutela hasten zara jendearekin hizketan, galdezka, zaintzan. Horrez gain, terapian ez duzun testuingurua begi bistan duzu esku-hartze prozesuan. Are, testuinguru barruan zaude. Utzidazu, mesedez, bide horretan jarri ninduen irakaslea aipatzea.

– Aurrera.

–César San Juan.

– Kriminologoa ere, eta eskriman aritua. Laburtuz, baserrrian ezagutzen hasi zinen sare hura gizartean luzatuz joan zinen.

– Ba bai. 'Intervención social' dela eta, psikologoek askotan egiten dugu lan eta behar hezitzaileekin eta gizarte langileekin denok baititugu esku-hartzeko esparru berdintsuak: familiak, eskolak...

«Azokak baditu balio izugarriak, joandako garaietan ohikoak ziren horiek: gertutasuna, komunitatea sortzeko gaitasuna. Plazan elkarri egiten diogu hitz, elkarri begiratzen diogu»

– Mintza gaitezen ikastegietan ikaskideen arteko biolentziaz, bullying-az. Ez dirudi irtenbidea aurkitzen ari garenik. Askok diote jasaten duenak salatu behar duela. Ez dirudi modu egokia, areagotuko baitu sufrikarioa, txibatoa dela esango dute patioko 'matoi' horiek.

– Kontua da kaso askotan falta dela bullying-a gerta ez dadin egin beharreko aldez-aurretiko lana. Haur eta gazte asko ez dira entzunak sentitzen, ez dira ikusiak sentitzen. Eta horrek min handia ematen die. Abusuen, jazarpen, erasoen kasua oso gai inkomodoa, ezeresoa, da denentzat. Bai irakasleentzat, bai ikastetxetako ardura dutenentzat. Gurasoentzat ere. Inork ez du onartu nahi bere ikastolan, bere familian, bere inguruan badagoela besteak krudeltasunaz tratatzen dituenik. Gutxitan pentsatzen da horrelako portaera duena ere gizaki mindua izan daitekeela. Beste puntu garrantzi handikoa: bullyinga jasatzen ez duten horien ohiko isiltasun hori. Zera pentsatzen dutela ematen du, 'eskerrak, libratu naiz'... Horiekin guztiekin lan egin behar da bullyinga gertatu baino lehen geldiarazteko.

– Desiratzen ez den bakardadeaz hitz egin genezake baina jarri dugun lerroburuak beste ate itxi bat irekitzen digu, ez da?

– Gizateriaren eta gizartearen bi muturretan daudenekin lan egitea dut nik atsegin eta erronka, adin gutxikoekin eta edadean oso nagusiak direnekin, alegia. Bi multzo horiek dituzten erreakzioek askotan jartzen zaituzten irteera gabeko egoeretan. Haurrek inozentziatik; helduek eskarmentutik. Eta bai, sarri, etxeetan sartzen zarenean urte askoko bikoteak aurkitzen dituzu, elkar sostengatzen, elkar zaintzen. Zaintzan diharduena ez dago, maiz, zaintzen duena baino sasoi hobean. askotan ezgaitasun berdintsuak ditu... Ba ote da gauza zaintzen? Zer gertatuko derrepentean gaixotzen bada? Nola geratuko da bere beharra zuen bestea?

– Familiakoak azokan zaudetela nagusi ugari hurbiltzen dira postura, zaintzaileek lagunduta...

– Pila bat bai. Zaintzaileek maite maite tratatzen dituzte baina gehienek gaztelaniaz. Eta nagusi askok euskaraz behar dute aritu. Beraz, guregana datoz hitzegitera. Eguraldiaz, bizitzaz, porruez edo dituzten minez. Detaile bat, azokan berarekin datorrenari ezer ukatu gabe, beraiei begiratu behar diezu. Ez utzi bazterturik.Begiratu eta mintzatu.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco «Zaurgarritasunaren seinalea: elkar zaintzen duten zahar horiek»