
Hiritarrak
«Urteak dira erlauntzekin nabilela baina asko daukat oraindik ikasteko»Secciones
Servicios
Destacamos
Hiritarrak
«Urteak dira erlauntzekin nabilela baina asko daukat oraindik ikasteko»Eromes'. 'Gartxot', 'Naparra', 'Etxeko', 'Txindoki', 'Txillardegi' izenak dituzte 1606ko Agerre baserrian (Orendain) erro sendoak dituen Ibaik egindako eztiek, azokaz azoka saltzen dituenak, sari ugari jaso dituztenek. Donostiara dator kasik larunbatero eta Behemendiko merkatuetan saltzen ditu 'Agerre erlauntzeko produktuak'. Tolosan ikasia, ingeniari zibila da ofizioz eta topografo-laguntzaile gisa ibilitakoa dugu. Langabezian geratu zelarik, babarrunetan hasi zen baina gero etorkizun oparoagoa izango zuela erleekin deliberatu zuen. Fraisoron ikasi zituen erle-hazkuntzaren oinarriak, Yeregui izeneko irakasle ezin hobearekin. Hiru urte dira negozio eta profesio bihurtu duela apikultura. Lagunak eta bezeroak ditu non-nahi. Eta arerio bakarra: Asiako liztorra. Villabonan bizi da baina bihotzez eta sentimenduz, Ibarrakoa dela dio sutsu eta ozen.
– Erlauntza kontuetan hasi aurretik, hitz egin dezagun zure genealogiaz. Paquita izebak asko aztertu du gaiaz. Paquita, artista hutsa dena, Aranzadiko jendearekin ibilitakoa den Ernesto Gonzalez jaunarekin ezkonduta dena, bidaiari onak biak.
– Baserriko korridorean badugu zuhaitz genealogiko gurea. 1904an jaiotako Frantzisko Ormaetxea Urkolarekin eta 1912an munduratu Josepha Esnaolarekin hasten da arbola hori. Gehitu diogun azkena Maddi txikitxoa da. Donostiako jendea, ziur naiz, akordatuko da amaren lehengusuaren emaztea den Isabelekin, Igarako bere baserritik esnea partitzen zuen egunero auzoetan.
– Hitz egin beharko dugu ezti ilunez, sail horretan zara eta txapeldun. Orendainen eta Abaltzisketan dituzun erlauntzetara goazela, mintza gaitezen, baina, gustuko duzun musikaz...
– Orain horren modan eta jendeak hain desiratua den ZETAK dut gogoko. Baita rock fuertea ere. Eta hardcore-a ere. Metallica...
– Ari gara erlauntzetara hurbiltzen. Ikusi izan ditugu bidean baloiak ematen dituzten Asiako liztorren habiak... Zer duzu esateko, horretaz?
– Oraindik ez dut aurkitu euren erasoen kontrako defentsa hutsunerik gabekoa. Tranpak jartzen dizkiet eta ondo samar funtzionatzen dute, baina segundo batez deskuidatzen bazara, akabo. Behin erlauntzaren segurtasun-xafla ez nuen ondo ondo itxi... ikustera joan nintzen hurrengo goizean liztorrez betea ikusi nuen eta erle guztiak akabaturik. Ezin imajinatu zein pena eta min handia hartu nuen. Hala ere, gauza bat esango dizut...
– Aurrera ba...
– Hemen, Euskal Herrian agertu zirenean gure erleak ez ziren, jakina, prestaturik horren arerio basari aurre egiteko. Orain, aldiz, garatu dute defentsa ikusgarria. Erlauntzetik ateratzen dira erle-soldaduak eta ate aurrean jarrita, erasoari egiten diote erantzun. Benetan penaltia geldiarazteko prest den atezaina ematen dutela. Argazkia atera nuen behin eta National Geographic-eko erreportaria sentitu, benetan.
– Basurde arrastoak daude hemen, saiatzen al dira eztia harrapatzen? Botatzen al dituzte erlauntzak induskatu egiten dutelarik?
– Ez pentsa. Arazo gehiago eman dezake erbinudeak. Erlauntzean zirrikiturik aurkituz gero, atzaparra sartu eta eztia kentzen hasiko. Orain bezala , negu partean, erdi lotan, diren erleek ez badute erreakzionatzen bapo jarriko da. Baina azken finean, erbiunea ez da animalia arriskutsua. Beldur handiagoa diot azkonari.
– Negutzen ari dira egunotan erleak. Aktibitate eskasa nabaritzen da erlauntzen bueltan. Zertaz elikatzen dira hotz denean?
– Genzianaz, txikoria-belarrez,
– Gipuzkoako erlauntza zureak, hemen, aldapa behera, sasi artean. Non daude dituzun besteak?
– Nafarroan, esaterako, Lizarra ondoko herri txiki batean. Errioxan ere, bai bertako Erriberan bai mendian. Loreak eta arbolak non, ni eta erleak hara. Egiten dut askotan erle trashumantzia.
–Ez nekien bazenik halakorik.
– Bada eta garrantzitsua da oso. Bestela, nola polinizatuko lirateke hainbat soro? Nola utzi terreno batzuk deskantsuan? Sinetsi ala ez, kamioi handiak zeharkatzen dituzte Europako errepideak erlauntzez kargaturik. Errumanian, kamioietatik jaitsi gabea, erlauntzen ateak ireki eta hara doaz erleak lur zabalak polinizatzera.
–Ezagunak dira bastante akazia eta mila lore eztiak (zureak badu puntu ezberdin bat, igual gaztaina eta sasia dituelako) baina ez hain korrienteak direnak aurkezten dituzu zuk; Olibarda!
– Oso landare Mediterraneokoa bada ere, Kanarietan ematen da eta egokitu zuten Alemania eta Erresuma Batuko lurretara. Normalean lugorritan ematen da. Oraindik ari naiz ikasten, profesio honetan (pentsa, administrazio kontuetan, 'ganaderua' naiz!) baina egin ditut jada nahiko onak (nik uste) diren hautu... arraroak.
–Esaterako...
– 'Erromes' izenekoan erromero eta kolza nahasi izan ditut. Uzturrera igo eta gero, Izaskunen geratzen naiz gustura asko munduari so, gaztaina eta puntu aromatikoa duen mila loreko 'Etxeko'-arekin nire kafea eztituz.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
La artista argentina Emilia, cabeza de cartel del Música en Grande
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.