Las diez noticias clave de la jornada
Plaza bete-beterik 2019ko kontzertuan. jose mari lopez

Amaiur gogoan, Aste Nagusiko Txistularien Kontzertu Nagusian

Gaztelako Armadak gaztelua suntsitu zueneko 500 urteurrena izango da larunbat honetan ohiko toki eta ordura (Konstituzio plaza, 20:30) itzuliko den ikuskizunaren ardatz nagusia

Viernes, 12 de agosto 2022, 16:03

Aste Nagusiaren hasierak ekitaldi tradizionalik badu, aurten 45 urte beteko dituen Txistularien Kontzertu Nagusia da hori. Pandemiak ezarri duen isilaldia amaituta, alegia, «ohiko tankerara bihurtuko dira txistulariak, betiko plazan»: Konstituzio Plazan, abuztuaren 13 honetako 20:30ean. Aurreratu dutenez, «txistu hotsak, kantak eta dantza uztartuko ditugu, ekitaldi anitza eskaini nahiean». Hainbat gonbidaturekin batera, Euskal Herriko Txistulari Elkarteko 70 bat txistulari, 'Donostiarra' metal bostekoa, 'Donostiarra' abesbatza, Lezoko Zubitxo dantza elkartea eta Hernaniko gaiteroak izango dira oholtzan.

Publicidad

Kontzertu hasieran, Jose Maria González Bastida musikagilea eta alardearen zuzendari izandakoa gogoratuko dute, hil zela 25 urte betetzen direnean, 'Potxolo dago negarrez' obraren bitartez.

Oso gogoan izango dute halaber aurten betetzen direla 500 urte Gaztelako Armadak Amaiur gaztelua suntsitu zuenetik. «Data nagusi honetan, gertakizun hau ekarri nahi dugu gogora eta beraz, hauxe izango da kontzertuaren ardatz nagusia. Euskal Herriaren osotasuna eta Nafarroaren euskaltasuna»aldarrikatu nahi dugu, musika, bertso eta dantza bitartez«, adierazi dute.

Hori dela eta, hainbat gonbidatu nafar izango dituzte, hala nola Estitxu Arozena bertsolaria, Fermin 'Mintxo' Garaikoetxea txistularia, Iruña Taldeko dantzariak, Estitxu Pinatxo eta Fermin Balentzia kantariak…

Gainera, Txirri-Mirri-Txiribiton pailazoen 50 urteak ospatuko dituzte. Euskal Herriko Txistulari Elkarteak, Donostia Festak eta Donostiako Musika Eskolaren babesarekin, antolatzen duen kontzertua Jose Ignazio Ansorenak zuzenduko du, eta Kattalin Ansorena izango da aurkezlea. Nabarmentzekoa da, halaber, 'Maritxu, nora zoaz?' obran, bi gaztetxo arituko direla solista moduan: June García txistularia eta Liher Yarza atabalaria.

Egitaraua

  • POTXOLO DAGO NEGARREZ. .José Mª González Bastida (1908-1997).

  • AMAIUR: 1522. ..Hitzak: Estitxu Arozena. Herri doinua.

  • IRIBASKO INGURUTXOA. Herri doinuak. Bakarreko txistularia: Mintxo Garaikoetxea.

  • MARITXU, NORA ZOAZ?. .Isidro Ansorena (1892-1975). Bakarrekoak: June García eta Liher Yarza.

  • FERMÍN BALENTZIA 'Amaiur', 'Si canta Tafalla, canta Euskal Herria?.

  • NAFARROAN EUSKARAZ. Nafarroako himnoa. Euskal Herrian euskaraz dantzan (Oskorri). Bakarreko txistularia: Mintxo Garaikoetxea.

  • ESTITXU PINATXO. 'Isiltasuna' (Estitxu Pinatxo), 'Nafarroa, arragoa' (Xabier Lete)

  • TXIRRI, MIRRI ETA TXIRIBITON: 50 URTE. Pupurri txikia. Hitzak, Xabier Otaegi. Musika, J. Ig, Ansorena.

  • SOLTEKO AIREAN. Itzainen dantzak.

  • AMAIUR: 500 URTE GEROAGO. Hitzak, Estitxu Arozena. Doinua, Gaizka Sarasola.

  • KORTESKO DANTZAK. Herri soinuak.

  • FERMIN BALENTZIA. 'Navarra tiene cadenas' (Fermín Balentzia), 'Txantxangorria' (herri kanta/Fermín Balentzia)

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad